«San Migelak»
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko iraila Irailaren 29an San Migelak ospatzen doguz. Plurala darabilgu, izan be, lehenagotik, jai eguna bera ospatzeaz gain, jai bigarrena be ospatu izan da auzune mailan eta hurrengo domekan jai errepetiziñoa. Hortik ba, San Migelak. San Migel eta Luzifer goiaingeruak ziran. San Migelen lema «nor jainkoa lakoa» zan eta Luziferrena «nor ni lakoa» harrokeriak jota. Harrezkero, San Migel zeru altuan geratu zan eta Luzifer deabrua inpernuan. Miguel izena hebreerazko «mi-ka-´el»-etik dator eta mundu guztian zabaldu da. Euskeraz, Mikel. Bizkaian, abesti polit bat be badaukagu jai honen inguruan: «Aita San Migel Iurretako zeru altuko loria…». «Loria» dala-eta,