Udal Gobernuaren aurka bozkatu dute Auzoak taldeko bi zinegotzik
PolitikaBINKE / 2021eko iraila Udal Gobernuaren proposamen baten aurka bozkatu dute Auzoak taldeko bi zinegotzik TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gotzon Almaraz Historikoa izan zen atzo Udalaren Ohiko Osoko Bilkurak eman zuena: gobernu taldearen parte den Auzoak plataformako bi kidek Asier Egiraun zinegotzia liberatzearen aurka bozkatu zuten, eta ondorioz proposamenak ez zuen aurrera egin. Covid-19 gaitza hedatu zenetik, Galdakaoko Udalaren Ohiko Osoko Bilkurak modu telematikoan egiten hasi ziren. Baina irailekoa izan da aurrez-aurreko bilkuren lehena. Modu berezian egin zuten atzo —eguena, hilak 30— aipatutako lehenengo bilkura presentziala, areto osoa hartu baitzuten zinegotziek, distantziak errespetatzeko herritarrak esertzen diren aulkiak ere beteta. Pandemia