Jon Gomez Garai

Galdakaoko Udalak «amaitutako proiektu propiorik ez izatea» salatu du EAJ-k

2021-06-25
PolitikaBINKE / 2021eko ekaina Galdakaoko Udalak «amaitutako proiektu propiorik ez izatea» salatu du EAJ-k TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko Udal Gobernuaren bi urte hauetako balorazioa egin du gaur EAJ-k, eta «proiektu propiorik amaitu ez izana» salatu. Horrela ba, «etsigarritzat» jo dute gobernuaren kudeaketa, eta orain arte «isilik» egon badira ere, «pazientzia amaitzen» doala adierazi dute zinegotzi jeltzaleek. Bi urte pasa dira Udal Gobernu aldaketa gauzatu zenetik Galdakaoko Udalean, eta bi urte horien osteko lehenengo prentsaurrekoa eskaini du gaur Euzko Alderdi Jeltzaleak, Fernando Izagirre buru dela. EH Bilduk, Auzoak-ek, Podemosek eta Usansolo Herriak osatzen duten gobernuaren orain arteko kudeaketa

«Gazte esplotatuon erronkak kapitalismoan», Janire Bravo

2021-06-23
IritziaJanire Bravo RodríguezBINKE / 2021eko ekaina Gazte esplotatuon erronkak kapitalismoan Gazteok benetan ezagutzen al ditugu gure lan eskubideak? Egungo legediaren arabera, aparteko orduak egitea borondatezkoa da eta hauek konpentsatzea nahitaezkoa; gutxienez, hamabi ordu egon behar dira lanegun bat amaitu eta hurrengoaren hasieraren artean; eta langileek euren lan orduetatik kanpo «deskonexio digitalerako» eskubidea izango dute. Hauek, langileok ditugun eskubideen adibide batzuk besterik ez dira. Betetzen ez badira, guztiz ohikoa dena, hauek defendatzeko aukera osoa daukagu errepresaliarik jaso gabe. Asko dira esplotazioaren adierazpenak gure egunerokoan, krisi kapitalistaren ondorioz areagotu egin direnak, baina gazteok lan merkatuan jasaten dugun esplotazioa agerikoa da eta biziki

Herritarrek sufritutako eskubide urraketen testigantzak jaso gura ditu Galdakaok

2021-06-23
TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai «Memoria osoa berreskuratzeko», galdakoztarrek eta usansolotarrek 1936tik gaur arte sufritutako giza eskubideen urraketen testigantzak jaso gura dituzte Galdakaoko Udalak, bere osotasunean, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Horretarako, Oroimen Bulego bat, helbide elektroniko bat eta telefono bat jarriko dira herritarren eskura. Galdakaoko Udalean ordezkatutako alderdi guztien adostasunarekin aurkeztu dute gaur, ekainak 23, datozen bi urteetarako Aranzadi Zientzia Elkarteari eskatutako beharra: 1936tik gaur arte, galdakoztarrek eta usansolotarrek pairatutako eskubide urraketen testigantzak jasotzea, «memoria osoa berreskuratu eta gure herrikideek sufritutako errealitate guztiei izen-abizenak jartzeko», azaldu du Iñigo Hernando Arriandiaga alkateak. «Gerra Zibiletik hona errealitate tragiko asko sufritu dabez

«Erlojupekoa» pelikula filmatuko da Galdakaon, eta gidoia herritarrekin osatu gura dute

2021-06-22
Udalbiltzaren egitasmoaBINKE / 2021eko ekaina «Erlojupekoa» pelikula filmatuko da Galdakaon, eta gidoia herritarrekin osatu gura dute TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Pelikula labur bat filmatuko da Galdakaon, Udalbiltzak sortzaile euskaldunentzako abian jarritako «Geuretik sortuak» proiektuari esker, eta gidoia herritarrekin elkarlanean egiteko boluntarioak behar dituzte bariku honetatik aurrera. Irailean aldiz, aktoreentzako casting-ak egingo dituzte. «Euskal arteak lengoaia asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra du, geurea: euskara. Eta azken urteotan, globalizarioarengatik eta espainiar eta frantziar estatuen ahalbide ugariengatik, atzerriko hizkuntzetan egindako kultura nagusitzen ari da gizartean, gure hizkuntzan egindako artearen kalterako» esan du gaur Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakariak Galdakaon Edurne Espilla

Aingeru Garai: «Urte osoa ematen dut eskien gainean, eta asteko sei egunez entrenatu»

2021-06-18
Aingeru Garai, eskiatzaile olinpikoaBINKE / 2021eko ekaina «Nire lehiaketa bakoitzagatik 90.000€ inguru ordaindu beharko nituzke, egin kontu!» Aingeru Garai Fernandez1998, Galdakao Eskiatzaile olinpiko profesionala da Aingeru eta bera ere ez da gai zenbat lehiaketa egin dituen zenbatzeko. Baina, beste askoren artean, maitasunez gogoratzen ditu hauek: Espainiako neguko eski txapelketa absolutua irabazi zuenekoa, mundu mailako gazteen txapelketan 13. geratu zenean edo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuenekoa, esaterako. Lauaxeta Ikastolan ikasi zuen eta gaur egun eskien gainean bizi da, mundu osoa Espainiako Neguko Kirol Federazioarekin bidaiatzen. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aingeru Garairen artxibotik Edonork pentsa dezake: «Udako oporretan pentsatzen ari garanean, gorputza

Ezohiko udaberri bat berriro, ez

2021-06-18
Gerra Zibila gureanBINKE / 2021eko ekaina Ezohiko udaberri bat berriro, ez TESTUA: Beñat Armentia eta Ander AperribaiARGAZKIAK: Galdakao Gogoraren eta Udalaren artxibotik Joan den maiatzean 84 urte bete ziren hegazkin alemaniarrek Francoren aginduz Galdakao bonbardatu zutenetik. Ezaguna da pasarte odoltsu honek hainbat hildako utzi zituela herrian, baina nahitaezkoa da era berean gertakari hura bere osotasunean ulertzea. Bada, idatzi honetan, garai hartako testuingurua eta gertatutakoa azaltzeaz gain, horren harira Galdakaoko Udalak egindako lanketa zein izan den azaldu gura du Binkek. Uztaila, 1936. Gerra Zibilak eztanda egin eta tropa frankistek Euskal Herria okupatzeari ekin zioten. Altxamenduaren lehenengo egunetan Nafarroa eta Arabaren zatirik

Aritz Ginea: «App honekin gizarte sedentarioa aldatu gura dugu»

2021-06-18
Aritz Ginea, Welk aplikazioaren sortzaileaBINKE / 2021eko ekaina «App honekin gizarte sedentarioa aldatu gura dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Egungo kirol instalazioek dituzten gabezien inguruan aztertu, eta honi irtenbide bat emateko sortu du, beste kide batzuekin batera, Aritz Ginea galdakoztarrak Wellk aplikazioa. Gimnasioetako aforoak ezagutzeko edo kirola egiteko lagunak aurkitzeko ere erabilgarri da proiektu berria. Unibertsitateko azken urtean zela, kirola eta egungo teknologia berriak uztartu zitzakeen proiektu bat egitea erabaki zuen Aritz Gineak (Galdakao, 1998). Buruan irudikatzen zutenaren lehen zertzeladak idatzi eta honen zirriborro bat egin ostean, denborak aurrera egin ahala hau gorpuztu zuten. Ondotik etorri zen,

Jon Irazabal: «Igoeraren gakoa taldearen elkartasuna izan da»

2021-06-18
Jon Irazabal, Amorebieta futbol taldeko jokalariaBINKE / 2021eko ekaina «Igoeraren gakoa taldearen elkartasuna izan da» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Amorebieta futbol taldeak historia egin zuen maiatzaren 23an, Badajoz taldea 0-1 irabazi ostean. Historia egin duen taldeko kide da Jon Irazabal galdakoztarra, eta bera ezagutzeko aukera izan du Binkek. Sinistu gabe elkartu ginen Jon Irazabal (Galdakao, 1996) Amorebieta SD taldeko futbol jokalariarekin. Mirandes taldearekin ere bizi izan zuen futbol ligaren Bigarren Mailara igotzea, baina hau ustekabea izan du. Lana utzi eta futbolari erabat profesional bilakatuko da galdakoztarra, eta berarekin izan gara. Bigarren aldia bigarren mailara igotzen zarena, nola

Imanol Heras: «Nire aktore lana hasi besterik ez da egin»

2021-06-18
Imanol Heras, aktoreaBINKE / 2021eko ekaina «Nire aktore lana hasi besterik ez da egin» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Pilar Navas Imanol Heras galdakoztarrak, besteak beste, Remix orkestrako abeslari izatetik aktore izatera egin du salto, eta «zuzendari andana» beragatik interesatzen hasi direla esan digu bere lehenengo telesaila Madrilen grabatzen ari den une honetan. Sarri askotan aritu da Galdakaoko jaietan Orquestra Remix taldearekin batera taula gainean Imanol Heras (Galdakao, 1993). Madrilen da egun, bere aktore ibilbidearekin aurrera ekiten, eta orain gutxi hasia da lanean, beste kide batzuekin batera, bere lehen telesailean: «De Madrid al suelo». Ez dugu berarekin egoteko tartea galdu nahi

Lukainkulero: «Guk nahiago dugu Galdakaoko mugetatik kanpo ligatu»

2021-06-18
Lukainkulero kuadrila @lukainkuleroBINKE / 2021eko ekaina «Guk nahiago dugu Galdakaoko mugetatik kanpo ligatu» GALDERAK: Mozkerrak kuadrila @mozkerrak Duela ez asko Lukainkaz gora eta Kulero Barik kuadrilak bateratu zenituzten, nondik datoz izen horiek? Zergatik bat-egite hori? Izenek istorio xelebreak dituzte atzetik, baina badakigu Binke «family friendly» dela, beraz, beste momentu baterako utzi beharko dugu kontu hau. Bestalde, txikitatik izan dugu harreman estua eta azken urteetan batera ateratzen hasi ginenez, erosotasunagatik WhatsAppeko talde bat egin genuen eta hortik sortu zen Lukainkulero. Nolakoa da Lukainkulero kuadrila moduan? Zerk bereizten zaitue? Heterogeneoa. Elkarren artean oso ezberdinak gara eta oso ondo ulertzen dugu elkar. Batzuen

Bibiano ile-apaindegia: «Herriko komertziook elkarren artean zaindu behar dugu»

2021-06-18
Bibiano ile-apaindegiaBINKE / 2021eko ekaina «Herriko komertziook elkarren artean zaindu behar dugu» Ezin dezake edonork esan 30 urte luzez lanean aritu denik ofizio berean. Bai ordea Bibianok (Galdakao, 1966). Hiru hamarkada pasa dira Galdakaon lehen ileapaindegia ireki zuenetik, eta hasierako ilusio berarekin dirau egun lanean.  Badira 30 urte jada mundu honetan murgildu zinenetik. Hala da, bai! Soldaduskatik itzuli eta hortik gutxira ireki nuen lehen ileapaindegia, Loiolako Inazio kalean. Bertan urtebetez aritu ostean, 1996an ireki nuen bigarrena Urki kalean, eta hainbat urtez aritu nintzen han lanean, gustura gainera, baina hamaika arrazoi medio 2014an hona mugitzea erabaki nuen, eta ordutik ari naiz

Egurbideen garrantzia gurean

2021-06-18
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2021eko ekaina Egurbideen garrantzia gurean TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: Edu Madinaren artxiboa Herri-lurren inguruan idatzi neban aurreko batean, eta oraingoan egurbideen inguruan berba egitera nator Binkeren bidez. Aurrekoan be esandako moduan —binke.eus webguneko erreportajeen atalean irakurgai dagoz nik argitaratutako atal guztiak—, Galdakaoren sostengu-ekonomiko nagusia bere mendi zuhaizti komunak ziran; herri-lur eta egurbideen artean banatutakoak. Herri-lurrak herriaren beharrizanak asetzeko baliatzen ziran —aurreko kolaborazioan esan legez— eta egurbideak auzokideen etxeen beharrak asetzeko. Egurbideak —«suegurra», «egurças», «usa» edo «uesa» izenez be deitutakoak—, altuerako herri-lurren magaletan egoten ziran eta gorde egiten ziran sueteetako sugarri lez edo etxeetako obretarako. Estanislao J.
1 73 74 75 76 77 122

situs togel

situs toto