Uztailaren 12an irekiko da 12 proiektu-multzoren artean bozkatzeko aukera
Aurrekontu parte-hartzaileakBINKE / 2021eko ekaina Uztailaren 12an irekiko da 12 proiektu-multzoren artean bozkatzeko aukera TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Orain arteko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuetan jaso diren 618 proposamenak aztertu eta 25 aukeratu dira, 51 boluntariorekin batera 12 proiektu-multzotan banatzeko. Astelehenetik aurrera berriz, proposamen zehatzez osatutako 12 talde horien artean bozkatu beharko dute herritarrek. Hemen azaldu dugu zelan. Orain arteko aurrekontu parte-hartzaileetan dirua zertan inbertitu proposatzea bazen helburua, aurten, orain arteko prozesuetan jaso izan diren eta bideratu barik egon diren 618 proposamenak landu dira. Proposamen guzti horietatik 25 aukeratu ziren —bideragarritasuna eta lehentasuna kontuan hartuta—, eta 51 boluntarioz osatutako bi