Jon Gomez Garai

Emakume futbolariak: «Neska gazteek ez dute errentagarri ikusten futbolean izena ematea»

2021-06-18
Emakume futbolariakBINKE / 2021eko ekaina «Neska gazteek ez dute errentagarri ikusten futbolean izena ematea» Hainbat arrazoi tarteko, duela zortzi urte Galdakaoko futboleko emakumezkoen taldea desagertu zen. Aurtengo zuzendaritza eta hainbat entrenatzaileren laguntzarekin, emakumezkoen taldea berreskuratzeko saiakera egiten dabiltza. Urte batzuk pasa dira gurean emakumeen futbol talderik egon ez denik. Zergatik? Bizkaiko Kopako txapelketa irabazi ondoren eta 2012/13ko denboraldiaren amaieran, zuzendaritza aldaketa bat kudeatu zen non emakumezkoen taldeak ez zuen lekurik. Gure ustez, arazoa zen beraientzat taldea ez zela errentagarria. Tamalez, jokalariek, entrenatzaileek eta gurasoek hainbeste urtetan zehar lortutakoa bertan behera gelditu zen. Jokalari bakoitzak herritik kanpo joan behar izan zuen

«Euskara eta estatuak», Aitzol Altuna

2021-06-17
LehoinabarraAitzol Altuna EnzunzaBINKE / 2021eko ekaina Euskara eta estatuak Euskaldunok, gure burua herri txiki bat bezala ikusten dugu beti. Baina, euskaldunok, gure Estatua sortu genuen Erromatar Inperioa V. mendean jaustean, eta 1.000 urtez, amaigabeko borroka batean, mantendu. Baskonia deitu zen, gero, IX. mendeaz geroztik, Nafarroa izango dena. Estatu hori, inperialistek, hainbat zatitan puskatu zuten, eta Estatu ezberdinetan gelditu ginen euskaldunak bananduta, gaur arte.  Bi hizkuntza dauden lekuan, beti, konkista, jazarpena eta inposizioa daukagu, ez baitago berez bi hizkuntza dauzkan herririk; bi herri ezberdin izango lirateke, hartara. Hizkuntzak ez dira berez desagertzen, inperialistek desagerrarazten dituzte. Gure hizkuntza, espainol eta frantsesen Estatuaren

«Ura, gure altxorrik ederrena», Estibaliz Apellaniz

2021-06-17
LurretikEstibaliz Apellaniz IngunzaBINKE / 2021eko ekaina Ura, gure altxorrik ederrena Gure Lurra, espaziotik ikusita, «planeta urdina» dela diogu, azaleraren %70 baino gehiago urez estalita daukalako. Hala ere, Lurreko itsasoak ez dira oso sakonak eta, horregatik, ura uste baino ondasun urriagoa da. Denok dakigu ura oinarri-oinarrizko gaia dugula aurrera egiteko, mundu berriak arakatzeko, garapena lortzeko eta bizirauteko. Urik gabe ezin izango ginateke bizi, urak lantzen baitu herriaren izakera; baina, arazoa da, egunetik egunera ur edangarri gutxiago daukagula eskura. Badirudi, ur zikinetako irabazietan murgilduta bizi garela, horrek ondorio galgarririk ekarriko ez duelakoan; baina urak, egiak bezala, beti bideginen jarraitu behar du: «mila

«San Pedroak»

2021-06-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2021eko ekaina Bagil edo ekainaren 29an, San Pedroak dira hainbat herritan, baina pandemia dala-eta, ezin izango doguz ospatu beti lez. Ordez, Pedro izenaren eboluzioa azaltzera noatzue. Aiko, jatorriz, grekoz, «petra eta petros», harria / harkaitza da. Latinizatuz, «Petrus», daukagu, San Pedro apostoluak hartuko eban izena. Petrus-etik Pedro, izen maskulinoa daukagu gazteleraz, baina femeninorako, Petra, mantendu da. Pedro-ra itzuliz, eta eboluzio fonetiko batzuk bitarteko, aikor, Pero, gazteleraz, eta Peru, euskeraz. Behin Pero-raz gero, / R-L / alternantziaz, Pelo, ahoskatu da. Pelo-ren hipokoristikoa, Pello. Jakina, /LL/-ren ahoskerak, euskeran be,«yeismoa» sortu dau gazteen artean. Idatzi, hiru eratara idatzi da:

Inoizko Kaiolarik euskaldunena izango da aurtengoa

2021-06-17
MusikaBINKE / 2021eko ekaina Inoizko Kaiolarik euskaldunena izango da aurtengoa TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Iazko geldialdiaren ostean, bueltan da Kaiola festibala, musika esperimentala eta inprobisazioa oinarri dituen bi eguneko jaialdia. Aurtengo edizioa ekainaren 26 eta 27an izango da, eta «inoiz baino euskaldunagoa» izango dela iragarri dute prentsaurrean. Hementxe batu ditugu festibalaren inguruan jakin beharreko guztiak. Iaz bi saiakera egin ziren musika esperimentala oinarri duen Kaiola festibala egin ahal izateko, baina bietan erabaki zen jaialdia bertan behera uztea, osasun-egoerak behartuta. Horregatik, «pandemiak jarraitzen badau be eta areto asko itxita badagoz be, oso eskertuta egon behar dogu Udalak kultur jarduerak

«Galdakao Gerra Zibilean» liburua kaleratu du Galdakao Gogorak

2021-06-16
Memoria historikoaBINKE / 2021eko ekaina «Galdakao Gerra Zibilean» liburua kaleratu du Galdakao Gogorak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa «Galdakao Gerra Zibilean, udaberririk gabeko urtea» liburua kaleratu du Galdakao Gogora elkarteak, besteak beste, hamaika argazki eta dokumentu historikorekin. Doan banatuko da liburua, gaurtik aurrera, udaletxean zein hiru liburutegietan. Gainera, doan deskargatu daiteke liburua hemen PDF formatuan. Atzo, ekainak 15, Gandasegi eskolaren aretoa «Galdakao Gerra Zibilean, udaberririk gabeko urtea» liburuaren aurkezpenaren lekuko izan zen. Liburu honek, 1936-1937 urteetan «faxismoak gurean egindakoak berreskuratu, gogoratu eta transmititu» gura ditu, Galdakao Gogorako kideek aurkezpenean azaldu zuten bezala. Hamaika atal ditu liburuak, Galdakao Bigarren Errepublikatik

Udal Gobernuak 13 proiektu eginda eta 72 amaitzeko bidean ditu

2021-06-15
PolitikaBINKE / 2021eko ekaina Udal Gobernuak 13 proiektu eginda eta 72 amaitzeko bidean ditu TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gotzon Almaraz Egungo Udal Gobernua osatu zenetik bi urte bete dira gaur, eta horren harira balorazioa egin dute lan-taldea osatzen duten zinegotzi eta alderdi guztiek: 13 proiektu osatu dira, 72 prozesuan daude eta 15 hasi barik. Hiru zerrendatan batu ditu lan guztiak Binkek. Bi urte bete dira, gaur bertan, Iñigo Hernando Arriandiaga Galdakaoko alkate izendatu zutenetik. Izendapen berezia izan zen, zentzu politikotik hartuta, Galdakaoren historian lehenbiziko aldia zelako EAJkoa ez zen Udal Gobernu bat osatzen zena herrian. Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zituen

Bertan Behera kuadrilak gustura afaldu zuen Dog&Fox jatetxean

2021-06-14
Binke TikTok lehiaketaBINKE / 2021eko ekaina Bertan Behera kuadrilak gustura afaldu zuen Dog&Fox jatetxean TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria Bertan Behera kuadrilak irabazi zuen Binke TikTok bideoen lehiaketa, eta pasa den zapatuan jaso zuten merezitako saria Dog&Fox jatetxearen bitartez. Iazko azaroan jarri zuen Binkek, lehenengoz, TikTok motako bideoen lehiaketa bere Instagram kontuaren bitartez. Jasotako bideo guztiak Binkeren Instagrameko «reel»-en atalean argitaratzen joan ziren —oraindik ikusgai daude, epe laburrez— eta atsegin gehien zituenak irabazi zuen lehiaketa. Denetariko bideoak jaso ziren, 19  guztira. Atsegin gehien izan zuen TikTok-a Bertan Behera kuadrilakoena izan zen, 511 boto eta 4.223 ikustaldirekin. Gertutik jarraitu zieten Miracle dantza

«Ez dakigu», Ane González

2021-06-08
IritziaAne González CastilloBINKE / 2021eko ekaina Ez dakigu Enbor bereko ezpalak dirudite, gazteon bizitzaren agintea hartzeko asmoz, etengabeko oihartzuna sortzen duten helduek —edo ez hain helduek—. Zer ikasi nahi dudan, non egingo dudan lan, ea non ikusten dudan neure burua 10 urte barru… Asmo onean beti; baina, betiko sorgin-gurpil bera. Gure bizitzak igarotzen duen unearen jakitun bagara ere, kostata ikasi dugu ikasketek dakarten auto-presio eta lanaz gain, ingurukoek —nahi edo nahi ez— inposatutako hausnarketek ia eragozpen gehiago dakartela. Ikasleok galtza bete lan daukagula ukaezina da, batxilergoko bigarren mailan behintzat —nire kasuan bederen—. Dena dela, bakoitzak bere astoari egiten dio arre,

Galdakaoko Metrorako Jaurlaritzak Europako funtsetan aurkeztutakoa ezagutu dugu

2021-06-03
GarraioaBINKE / 2021eko ekaina Galdakaoko Metrorako Jaurlaritzak Europako funtsetan aurkeztutakoa ezagutu dugu TESTUA: Erredakzioa Europako funtsetan Galdakaoren eta Usansoloko Ospitalearen Metrorako Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proiektuaren dokumentuak erakutsi ditu Pedro Azpiazu sailburuak, eta horren berri eman du bart Iñigo Hernando alkateak. Elkarrekin Podemos-IU taldeko Iñigo Martinez Zaton legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailean Basauriko Sarraturen, Galdakaoren eta Usansoloko Ospitalearen inguruan informazio-eskaera egin zuen. Bart gabaz, ekainaren 2 gauean, Pedro Azpiazu arloko sailburuak Europako funtsetan gure herrietara Metroa ekartzeko aurkeztutako proiektuaren dokumentu batzuk argitaratu zituen Iñigo Hernando Arriandiaga Galdakaoko alkateak bere Twitter kontuan. Arriandiagak hiru gako azpimarratu zituen bere txioan, hirugarren

Marrazki eta Booktuber lehiaketetako 16 sariak atzo banatu ziren

2021-06-01
HezkuntzaBINKE / 2021eko ekaina Marrazki eta Booktuber lehiaketetako 16 sariak atzo banatu ziren TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Galdakaoko Udala Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean azken sei urteetan antolatzen diren bi lehiaketen sari banaketa antolatu zen atzo, astelehena, eta guztira 16 sari banatu ziren. Atzo banatu ziren Udalaren Hezkuntza eta Euskara Arloak Bengoetxe, Eguzkibegi eta Elexalde ikastetxeekin elkarlanean urtero antolatzen dituen marrazki eta Booktuber lehiaketetako sariak. Lehenengo lehiaketaren emaitzek eskola-agenda ilustratzeko balio izaten dute, eta bigarrenak sormena, irakurzaletasuna eta teknologiak uztartzea du helburu. Guztira 16 sari banatu ziren Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian, Iban García youtuber ezaguna aurkezle zela. Udalak eta irakaskuntza zentroek oso
1 74 75 76 77 78 122

situs togel

situs toto