Trans Lege berriaz, hiru galdakoztarrekin
TransexualitateaBINKE / 2021eko uztaila Trans Lege berriaz, hiru galdakoztarrekin TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Protagonistek bidalitakoak Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan sortu zuen Espainiako Gobernuak Trans Lege berria. Lege honekin herritarrek ez dute beren burua gaixotzat jo beharko Nortasun Agirian islatzen den legezko sexua aldatzeko. LGTBIQ+ komunitatean aldeko iritziak azaleratu badira ere, baditu lege honek hobetu beharrekoak ere. Eta horren inguruan aritzeko, zer hoberik trans kolektiboko hiru galdakoztarrekin eta beraien familiekin berba egitea baino. Espainiako Gobernuaren Berdintasun ministroa den Irene Monterok, eta LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren oroipenez, trans lege berria ezagutarazi zuen ekainaren 28an. Lege hau trans pertsonen «berdintasun erreala, eraginkorra eta