Somera ez da beti gazteena izan
Zamakoaren giroaBINKE / 2021eko urtarrila Somera ez da beti gazteena izan TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Mireia Gezuragaren laguntzaz jasotakoak Galdakaoko Gipuzkoa kalea —Somera izenez ezaguna— ez da beti gazteentzako modako gune izan. Orain 30 urte arte adinekoen tabernak baino ez zeuden bertan, eta gazteak beste inguru batean ibiltzen ziren herrigunean parrandan: Zamakoa kalean. Pub eta gaueko tabernaz beteta zegoen Zamakoa, jai propioak zituen eta kalea itxi egiten zen maiz, jende pilaketengatik. Erreportaje honek garai ez hain urruti horiek gogoratu gura ditu sei lagunekin batera. Gazte askok Somerako giroa betidanik existitu izan dela pentsatu arren, hori ez da beti horrela izan.