Fernando Izagirre Larrialdietako zuzendari berria izango da Jaurlaritzan
Eusko JaurlaritzaBINKE / 2021eko martxoa Fernando Izagirre Larrialdietako zuzendari berria izango da Jaurlaritzan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: EAJ-PNV Fernando Izagirre galdakoztarra Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria izango da datorren martxoaren 26tik aurrera, eta beraz, DYAko presidente izateari utzi beharko dio. Galdakaorekin oso lotutako bi kargu ditu Fernando Izagirre Aperribaiko semeak: DYArekin bertan hasi zen eta EAJko bozeramailea da gaur egun Galdakaoko Udalean. Hemendik aurrera, beste kargu altuago bat izango du Izagirrek, bera izango baita martxoaren 26tik aurrera Pedro Anituaren ordezko Eusko Jaurlaritzan, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari. Berarekin hitz egiteko aukera izan du Binkek, eta dei