Bilboko Euskal Museora bisita eta Sopelara txangoa, Galdakaoko adinekoentzat

Argazkia: Wikiloc.

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak herriko adineko pertsonentzako bi txango antolatu ditu urrirako. Halaber, memoria ikastaroak eskainiko ditu.

Herriko adineko pertsonak aktibo mantentzeko hilero egiten dituen ekimenak antolatuko ditu Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak urrian ere.

Zehazki, honakoak dira Udalak prestatu dituen jarduerak:

Bisita kulturala: Bilboko Euskal Museora, urriaren 20an, 11:00etan. Azalpenak euskaraz zein erderaz emango dira. Izena emateko epea dagoeneko zabaldu da eta 20 lagunek parte hartu ahal izango dute talde bakoitzean.

Mendi ibilaldia: Munarrikolandara (Sopela) egingo da txangoa, urriaren 29an. Izen ematea beharrezkoa da eta urriaren 16tik aurrera egiteko aukera egongo da. Gehienez 30 lagunek izango dute ibilbidea egiteko aukera.

Memoria ikastaroak: Memoria lantzeko lau talde osatuko dira guztira, Danok Aurrera (Bengoetxe), Lagun Artean (Tximelarre) eta Izarrako (herri erdigunea) adinekoen zentroetan. Ikastaroak ekainera arte izango dira, honako ordutegian:

  • 1. taldea: urriaren 21etik aurrera, eguaztenero, Danok Aurrera zentroan, 10:30 – 12:00
  • 2. taldea: urriaren 22tik aurrera, eguenero, Lagun Artean zentroan, 11:30 – 13:00
  • 3. taldea: urriaren 23tik aurrera, barikuro, Izarra zentroan, 10:00 – 11:30
  • 4. taldea: urriaren 23tik aurrera, barikuro, Izarra zentroan, 12:00 – 13:30

Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa eskaintzen du (Terma programan, garraioetan deskontuak…) eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.

Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.

situs togel

situs toto