Click eta Click elkarte galdakoztarrak ‘Bizkaia helburu’ argazki lehiaketa antolatu du. Izena eman daiteke urriaren 15era arte, eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki original aurkeztu ahal ditu.
Ohi duenez, argazki lehiaketa antolatu du beste behin Click eta Click elkarte galdakoztarrak. Kasu honetan ‘Bizkaia helburu’ izango da gaia eta lurraldeko edozein alderdi, txoko, eraikin eta abar islatzen dituzten irudiak bidali daitezke.
Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki original eta argitaratu gabekoak aurkeztu ahal ditu. Irudiak JPEG formatuan bidali beharko dira eta artxiboak 250 ppp-ko bereizmena izan beharko du gutxienez. Antolatzaileek azaldu dutenez, argazkien ukitu orokor bat baimenduko da, baina ezin izango da gehitu edo ezabatu jatorrizko konposizioa aldatzen duen elementurik erabili.
Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago eta urriaren 15era egin daiteke. Horretarako, maratonsk3@gmail.com helbidera bidali behar dira argazkiak eta aldez aurretik parte-hartzaile bakoitzari esleitu zaion zenbakiarekin izendatu behar dira, izen-ematea egiteko unean, argazkiaren izenburuarekin batera.
Irabazleek hurrengo sariak jasoko dituzte:
- Lehen saria: 250 euro
- Bigarren saria: 150 euro
- Hirugarren saria: 50 euro
Epaimahaiaren erabakia urriaren 26an izango da eta antolatzaileek espresuki jakinaraziko diete irabazleei. Halaber, Click eta Clickek informazio hori sare sozialetan zabalduko du.




