EGITARAUA | Musika, herri bazkaria eta ibilaldia, Elexaldeko jaietan

Argazkia: Ander Lopez.

Elexalde auzoko jaiak ospatuko dira bihartik domekara bitarte. Kalejira, Soka-Dantza eta ibilaldia izango dira, besteak beste. Hemen batu dugu egitarau osoa.

Asteburuan ospatuko dira Elexaldeko jaiak, Goiko Elizako Batzarra Kultur Elkartearen eskutik. Bariku eta zapatuan zehar hainbat ekintza antolatuko dituzte eta domekan aldiz, hildakoen omenezko meza ospatuko da.

Hemen batu du BINKEk egitarau osoa:

Urriak 2, barikua
19:20 Jai-deia, kanpai-hotsean
19:30 ‘Andra Mari elizan Etxea, nortasuna eta deiturak ’ hitzaldia Abel Ariznabarretaren eskutik

Urriak 3, zapatua
08:30 Ibilaldi jakingarria Xabier Orue-Etxebarriaren eskutik, Ganguren Mendi Taldearen laguntzarekin
10:00 Artzain txakurren nazioarteko X. topaketa
11:00 Hamaiketakoa jai esparruan
12:00 Kalejira auzoan zehar, Ad Libitum txistu bandarekin eta Keramika tailerra haurrentzat
13:00 Soka-Dantza Andra Mari Dantza Taldearekin
13:30 Artzain txakurren topaketako sari-banaketa
13:40 Inguruko fruta, barazki eta produktuen enkantea, Eguzkik animatuta
15:00 Herri bazkaria herriko txoko eta taldeekin
17:00 Umeentzako herri jolasak
18:00 Musika emanaldia, Andra Mari elizan
19:00 Erromeria, jai esparruan

Urriak 4, domeka
13:00 Meza Elexaldeko hildakoen oroipenean

situs togel

situs toto