Nerea Perez Odriozola, Budapesteko galdakoztarraBINKE / 2020ko urtarrila «Hiri erraldoia da hau, baina ez dago Somerarik Budapesten!» Sortzez: Galdakaokoa, Kurtzea ingurukoa.Gaur egun: Budapesten, Hungarian.Jaiotza urtea: 1996.Ikasketak: Industria Teknologikoaren Ingeniaritza Gradua.Zertan dabil: gaur egun Erasmus planaren barruan Industria Ingeniaritzako masterraren bigarren urtea egiten dabil. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Zaila da arrazoi bakarra aurkitzea. Alde batetik beste unibertsitate batean ikasteko gogoak, beste kultura bat ezagutzeko grinak. Bestetik, errutinatik irteteko eta nire bizitzan esperientzia berriak bizitzeko gogoak ekarri ninduen Budapestera. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Gezurra dirudi, baina supermerkatuko janaria da aldaketa nabarienetarikoa. Kultura desberdina izatean, bizitzeko era ezberdinak