Rosimeire Da Conçeicao, Brasiletik etorriaBINKE / 2020ko otsaila «Lehenengo hitza euskaraz egiten saiatzen naiz beti» Rosimeire Da Conçeicao (1980, Brasil) Salvador de Bahíatik etorri zen Galdakaora. Bere herrian bitxitegi bateko langilea zen. Hemen aldiz, hainbat saltsatan dabil: goizez ikasten eta Eklipse tabernan sukaldari, arratsaldez aldiz, pilates eta yogako irakasle Ukabilkan. Noiz iritsi zinen gurera eta zergatik? Galdakoztar bat, Eneko —nire senarra gaur egun— ezagutu nuen nire herrialdean, Brasilen, lagun komun bat genuelako. Maitemindu eta erabaki bat hartu behar genuen: bera han gelditu ala ni zuenera etorri. Horrela ba, ikusita berak bizimodua moldatuago zuela hemen, bertara etortzea erabaki genuen eta 2006ko