Koldo Saratxaga: «Gustatzen zaizun horretatik bizitzean dago arrakastaren gakoa»

2020-09-28
Koldo Saratxaga, lider eta enpresariaBINKE / 2020ko iraila «Asko sufritzen nabil mundu guztia espetxeratuta ikusita: etxetik ezin irten eta musukoak jantzita» Koldo Saratxaga Cabezas1947, Sopuerta Ez dago espazio fisikorik bere biografia eta ibilbide profesionala islatuko duenik, baina ikasketaz ingeniari teknikoa da eta bi master egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Bere ibilbide profesionala Vidrierías de Llodio-Villosan hasi bazuen ere, Etorki, Euskadiko Kutxa, Urola eta Irizar enpresetan lortutako emaitzegatik jaso ditu, besteak beste, Gipuzkoako enpresarien saria (1997), Espainiako Urteko Sustatzailearen Saria (1997), Euskadiko Enpresari Onenaren saria (2001), Ospe Oneneko Kudeatzailaren Euskadiko saria (2005) eta Bihotz Berezia saria (2008). Baina

Roberto Moreno: «Patinetean askok ez du abiadura errespetatzen»

2020-09-28
Roberto Moreno, patinete elektrikoaren erabiltzaileaBINKE / 2020ko iraila «Patinetean askok ez du abiadura errespetatzen» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Patinete elektrikoak oinezkoen garraiobide preziatuena izango direla dio askok, egun ezagutzen ditugun ibilgailuekin alderatuz, patinetea aukera merke, erabilgarri eta eskuragarriena omen delako. Gure herrietan gero eta gehiago ikusten dira, eta patinete baten erabiltzaile galdakoztar bat ezagutu dugu. Azken hamarkadan aldaketa nabarmen bat gertatu da gure herri eta hirien paisaian, eta argi dago teknologiaren arloak zerikusi handia izan duela aldaketa horretan. Teknologia berriak gure bizitzako hainbat esparruetan barneratzen hasiak dira, eta askotan ez gara konturatzen horiek ekartzen dituzten aldaketez. Esan

Itsasne Martin: «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan»

2020-09-28
Itsasne Martin Ealo, Buenos Airesko galdakoztarraBINKE / 2020ko iraila «Galdakaoko gazteriaren arteko harremana ez dago Argentinan» Sortzez: Galdakaokoa, Askarri auzokoa.Abuztura arte: Buenos Airesen, Argentinan.Jaiotza urtea: 1997.Ikasketak: Albaitaritza Gradua Zaragozako Unibertsitatean.Zertan ibili da: bosgarren mailako bigarren lauhilekoa egin zuen Iberoamerica truke programan parte hartuz. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Aspaldiko kontua da hau. Albaitaritza ikasi nahi nuen, eta Euskal Herrian gradu hori ez zegoenez, 17 urterekin Zaragozara joan behar izan nintzen. Esperientzia berri gehiago bizitzeko gogoa piztu, eta Argentinara joateko aukera nuela jakitean birritan pentsatu gabe onartu nuen eskaintza. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Alde batetik, jendearen jarrera

Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre (Sinun): «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria»

2020-09-28
Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre, Sinun markaren sortzaileakBINKE / 2020ko iraila «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria» Nerea Zubiaurrek duela gutxi Galdakora etortzeko aukera ikusi zuen. Geroztik, aurreko bizitza alde batera utzi eta bere lagun Olatz Crespo galdakoztarrarekin Sinun denda zabaltzea erabaki zuten. Eurek gertutik ezagutzeko aukera izan du Binkek. Zergatik erabaki zenuten Galdakaon negozio bat zabaltzea? Sinun bitxien marka orain dela ia urte eta erdi jaio zen proiektu digital txiki bat bezala. Lehengo urtean pare bat showroom egin genituen eta, oraindik ere, jendeak produktua zuzenean ikustea nahiago duela konturatu ginen; hori izan zen arrazoietako bat. Bestalde, urte

Bertan Behera: «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke»

2020-09-28
Bertan Behera kuadrila @bertanbeheraBINKE / 2020ko iraila «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke» GALDERAK: Erdu Hona kuadrila @erduhona Zergatik Bertan Behera? Denboraldi bat egon zen, non pentsatzen genituen plan guztiak ez ziren inoiz egiten, gehienbat mundu guztia azkeneko momentuan ezetz esaten zuelako; eta horregatik erabaki genuen izen hori jartzea. Aurten zuen kuadrilaren izena berri guztietan atera da, zelan daramazue zama hori meriturik ez daukazuela jakinda? Gugatik arduratuta bazaudete, lasai egon. Ez dugu zamarik igarri, gainera, ospetsu izatera ohituta gaude. 2021eko Santakurtzak ospatu ahal izateko kuadrila bat desagertu beharko balitz, zein aukeratuko zenukete? Ezin gara ados jarri galdera horri erantzun zehatz

Alvaro Ruiz: «Usansolotar sentimendua ideologia guztien gainetik dago»

2020-07-20
Alvaro Ruiz, gazte inplikatuaBINKE / 2020ko uztaila «Harrapatu egiten zaituen taldea da Oinarin, familia baten parekoa» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Herriko dinamiketan inplikatuta dagoen usansolotar gutxi egongo da herrian, hilabeteko protagonista ezagutzen ez duenik. Elkarrizketa egiteko orduan ere, Usansolotik berarekin paseoan gazte guztiek agurtzen dute Alvaro Ruiz. Eta ez da gutxiagorako, gaztea bada ere, herriko lau taldetan buru-belarri dabilelako, gaztetasunak dakartzan parrandei izkin egin gabe beti. Nork ez zaitu ezagutzen Usansolon? Usansolon jende askok ez nau ezagutzen, egia da talde kultural eta kirol taldeetan ibiltzen diren askok ezagutzen nautela baina orokorrean oharkabean pasatzen saiatzen naiz. Egia da Usansolo

Ainhoa Alvarez: «Unea heldu da, ezin naiz futboletik bizi»

2020-07-20
Ainhoa Alvarez, Athleticeko jokalariaBINKE / 2020ko uztaila «Unea heldu da, ezin naiz futboletik bizi» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jabi Rojo Ligaren lehenengo mailan Athleticekin zazpi denboraldi egin ostean —71 norgehiagoka, bi gol eta Ligako txapel batekin— Ainhoa Alvarez futbolari galdakoztarrak agur esango dio aurtengo denboraldiarekin futbol profesionalari. Ibilbide on, Ainhoa! Joan den hilean jakinarazi zuen Ainhoa Alvarezek (Galdakao, 1994) ez zuela Athleticen jokatzen jarraituko datorren denboraldian, eta bere goi mailako ibilbidearen amaiera izango zela hau. Gai honi helduz eta duela lau urteko Binkeren elkarrizketa gogora ekarriz elkarrizketatu dugu, hamar urteren ostean abuztuaz gozatzeko izango duen lehenengo aukeraren aurrean. Galdakaoko futbolaren

Juana Molina: «Ibaizabalera bueltatuko nintzela argi izan dut beti»

2020-07-20
Juana Molina, saskibaloilariaBINKE / 2020ko uztaila «Ibaizabalera bueltatuko nintzela argi izan dut beti» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Ciudad Realen jaio bazen ere, galdakoztartzat du bere burua Juana Molina saskibaloi jokalariak, eta urte batzuk herritik kanpo jokatzen eman baditu ere, bueltan da Ibaizabal Saskibaloi Taldera. Juana Molina 1991ko martxoaren 11n jaio zen Ciudad Realen, Manzanaresen. Saskibaloia txikia zenetik gustatu izan zaio, eta azken urteetan hainbat lorpen eskuratu ditu. Lointek Gernikan hiru denboraldi egin ostean, Molina GDKO Ibaizabal taldera bueltan da, aurtengo fitxaketa berria izanik. Atseginez hartu gaitu Galdakao ondo ezagutzen duen jokalariak. Zure ustez, zein izan da momentura

Bada muralista: «Herritarren onespena lortu dugula sentitzen dugu»

2020-07-20
«Herritarren onespena lortu dugula sentitzen dugu» Iazko Udal Gobernuak hasitako Enplegu Plana jarraituz, aurten ere bost horma berri margotu ditu gazte langabetu talde batek Lanbideren bitartez. Horien arduraduna eta irudien sortzailea da «Bada» artista. Ohikoa bihurtu da gure paretak itxura berri batekin aurkitzea. Hala ere, komeni da lan hauen atzetik dabiltzan artistak nortzuk diren ezagutzea, eta horretarako José Ramón Bañares Urkullu «Bada» elkarrizketatu dugu, lan hauen arduraduna (irudian, erdian). Zelan bururatu zitzaizuen gure herrietako paretak margotzearen ideia? Burutzen ari garen ekintza oro Lanbidek eta Udalak diruz laguntzen dituen enplegu lokalen planen baitan daude. Duela hiru urte hasi ginen Gaztaroa Sartu

Elisdan Serrano: «Argi daukat bertako jendeak asko lagundu izan nauela»

2020-07-20
Elisdan Serrano «Machin», Kubatik etorriaBINKE / 2020ko uztaila «Argi daukat bertako jendeak asko lagundu izan nauela» Elisdan Serrano «Machin» 1988ko otsailaren 15ean jaio zen Santiago de Kuban. Gazteagoa zenean Kubako unibertsitateko boleibol jokalaria zen. Duela bi urte Galdakaora etortzea erabaki zuen, eta geroztik, bi ekiporen entrenatzaile da. Orain dela zenbat etorri zinen Galdakaora? Galdakaora orain dela bi urte etorri nintzen, baina herrira bizitzera etorri baino arinago Espainian zehar ibili nintzen. Niri kirola betidanik gustatu izan zait, eta bertara etortzeko arrazoi bat boleibola izan zen. Espainian hainbat txapelketa jolasten egon nintzen, eta Donostian jolasten nengoelarik, nire lagun batek Galdakaoko herriaren inguruan

Jaikiriki: «Galdera da: zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu?»

2020-07-20
Jaikiriki kuadrila @jaikirikiBINKE / 2020ko uztaila «Galdera da: zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu?» GALDERAK: Pochetas kuadrila @pochetasactivas Zuen kuadrilaren izena nondik dator? Gure burua definitzeko hainbat ezaugarri on bururatzen zaizkigu, baina aipagarriena irudimen handiko mutilak garela da. Gainera, jaia ere betidanik gustatu izan zaigu, eta halako batean, trago batzuk hartzen geundelarik, izen hori bururatu zitzaigun. Berriro ere konfinatu beharko bagina, zein kuadrilarekin konfinantuko zinatekete? Galdera alderantziz egin duzuela uste dugu; hau da, zein kuadrilak ez luke nahi gurekin konfinatu? Ez daukagu erantzun zuzenik, baina argi dago zozketa handi bat egin beharko genukeela. Hala ere, bereziki berrogeialdiaz geroztik Piztu

Miguel Agirre eta Agurtzane Yurrebaso: «Guk asko sufritu dogu, eta agian hortik dator gure bizitzeko gogo eta poza»

2020-06-19
Miguel Agirre eta Agurtzane Yurrebaso, bikote geldiezinaBINKE / 2020ko ekaina «Ez dogu ulertzen zelan egon leiteken geldirik dagoan gazteria» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Bizitzeko maitasunetik egiten dute berba hilabeteko protagonistek, eta ez dago elkarren arteko berba zein begiraden gozotasunarekin samurtuko ez denik. Ezkondu zirenetik 66 urte bete diren honetan, Bekeako euren baserrian batu gara Agurtzane Yurrebaso eta Miguel Agirre galdakoztarrekin. Lehenengoak 84 urte bete ditu, bigarrenak 91 ekainaren 21ean beteko ditu, eta ez dute gelditzeko asmorik. Zuek ez duzue gelditzeko asmorik, ezta? Agurtzane Yurrebaso (AY): Gelditu? Hori pentsatu bez! Bizi garan artean gauzak egin behar dira, hori da-eta
1 14 15 16 17 18 25

situs togel

situs toto