Xabier harategia: «Hasieratik herriko lehenengo harategia da gurea»

2021-02-19
Xabier harategiaBINKE / 2021eko otsaila «Hasieratik herriko lehenengo harategia da gurea» Harategi galdakoztar historikoa da Xabier, Xabierrek berak gidatzen duena eta bertako produktuak saltzen dituena. Pandemiak ez du bere negozioa hainbeste kaltetu, baina igarri ditu, halere, tabernak itxita eta herrietako konfinamendua. Duela zenbat zabaldu zenuten negozioa? Orain urte asko zabaldu zan lehenengoz negozio hau Galdakon, baina nik euroa etorri baino urtebete arinago hartu neban harategia; hau da, 1998. urteaz geroztik nabil lanean bertan. Baina esandakoa, ni baino arinago beste bi jabe izan dauz negozio honek, eta hori bai, hasiera-hasieratik herriko lehenengo harategia izan da hau. Prentsan askotan entzuten da okela

Juan Hurtado: «Eskrima elkarte bat Usansolon? Zergatik ez! Ez dut inoiz horretan pentsatu»

2021-01-22
Juan Hurtado, eskrimako Euskadiko txapeldunaBINKE / 2021eko urtarrila «Uste baino handiagoa da Euskal Herrian eskrimak duen zaletasuna» Juan Hurtado Pérez1986, Madril Eskrimaren eredu bat da Usansolon bizi den Juan Hurtado madrildarra; eskrimako maisua da RFEEren bitartez eta goi-mailako eskrimalaria izan da hainbat urtez, gaur egun Gasteizko «Sala de Armas de Vitoria» eskolan ari da irakasle. Hamaika txapelketa irabazi ditu Hurtadok, besteak beste: munduko 20 kopa junior kategorian, munduko 10 kopa kategoria absolutuetan eta beste hainbat urrezko domina entrenatzaile lanetan. ARGAZKIAK: Gotzon AlmarazTESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga eta Jon Gomez Garai Ez esan urteko lehenengo elkarrizketatuak ez duenik fokoa beragan jartzea merezi:

Ane Villate: «Erronka bat izan da liburua kaleratzea»

2021-01-22
Ane Villate, idazleaBINKE / 2021eko urtarrila «Erronka bat izan da liburua kaleratzea» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Bere lehen liburua kaleratu du Ane Villate galdakoztarrak: «Billete de ida al país de las maravillas». Egun publizitate agentzia batean lanean dagoen arren, idaztearekin uztartzen du beharra. Lan berri honen nondik norakoak ezagutzeko eta honek zer ekarri dion jakiteko batu da Binke berarekin. Gurasoek hala sustatuta, txiki-txikitatik irudikatu ditu bere buruan istorioak 27 urteko Ane Villate galdakoztarrak. Hala, hamahiru urte zituela ekin zion buruan zuen hori paperean islatzeari, eta gaur arte horretan dihardu. Hau izan da hala ere, bere inguruko guztien

Idoia Álvarez: «Euskaraz hitz egitea faltan sumatzen dut hemen, Valentzian»

2021-01-22
Idoia Álvarez Ajuria, Valentziako galdakoztarraBINKE / 2021eko urtarrila «Euskaraz hitz egitea faltan sumatzen dut hemen, Valentzian» Sortzez: Galdakaokoa, Zabalganekoa.Gaur egun: Valentzia hirian.Jaiotza urtea: 1999.Ikasketak: Bioteknologia ikasketak egiten ari da.Zertan dabil: gaur egun Sicue planaren bidez ikasketak amaitzen ari da Idoia Valentziako hirian. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Errutinaz gogaitzen hasia nintzen eta egunerokotasunak neurri handi batean aspertzen ninduen. Aldaketa baten bila nengoela Sicue programan parte hartzea aukera ezin hobea iruditu zitzaidan. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Etxetik kanpo bizitzera noan lehen aldia da eta horrek dakartzan betebehar berrietara ohitu behar izan naiz. Gainera, oso ezberdina da Galdakao

Izitu egitasmoa: «Ikuspegi eta praktika iraultzailean sakondu nahi dugu»

2021-01-22
Izitu egitasmoaBINKE / 2021eko urtarrila «Ikuspegi eta praktika iraultzailean sakondu nahi dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Duela gutxi sortutako proiektua bada ere, Hego Uribeko zenbait ekimenentan ibili diren kideek osatzen dute Izitu egitasmo berria, Galdakaon eta Euskal Herrian «itzalita dagoena pizteko» sortua. Euskal Herrian azken 60 urteetan eman den «askapen sozial eta nazionalerako borrokak» indarra galdu duelakoan, indar hori piztera dator Izitu egitasmo berria. Proiektuaren bi arduradun dira Ander Cabrera (1994, Galdakao) eta Gorka Menendez (1986, Galdakao). Zein beharretik sortzen da Izitu proiektua? Gazte talde baten ezinegonetik dator Izitu. Gutariko guztiak gure herri eta auzoetan buru-belarri ibili

Patxiku: «Galdakaoko jaietako irabazleak izatera ohitzen hasi gara»

2021-01-22
Patxiku kuadrila @patxikugaldakaoBINKE / 2021eko urtarrila «Galdakaoko jaietako irabazleak izatera ohitzen hasi gara» GALDERAK: Txipiritak kuadrila @txipiritak Koronabirusa dela eta, 2020an juergarik gabe gelditu ginen. Zelan ikusten dituzue 2021eko juergak? Ez dakigu noiz ipiniko den semaforoa berde, baina dakigun gauza bakarra gogo handiekin gaudela da. Musukoak alde batera uzteko ere gogo ikaragarriak ditugu. Hala ere, egoerak hobetu dezan beharrezkoak dira; beraz, animo gazte, gutxi falta da eta! Aurtengo jaietan —baldin badaude— zein kuadrila iruditzen zaizue aurkaririk zailena? Gazteria oso indartsu dator! Hainbat kuadrila gogotsu ikusten ditugu: Txandapa, Jai & jy, Emon egurre… eta inauterietakoa ikusita, The Kuskas ere aurkari indartsuak

Zuriñe Garcia: «Michelin izarrak ez du sukaldariaren generoa kontuan hartzen»

2020-12-28
Zuriñe García, Andra Mari jatetxeko sukaldari buruaBINKE / 2020ko abendua «Nagoen lekuan egoteak hainbeste presionatzen zaitu, horrek motibatu egiten nauela» Zuriñe García García1980, Galdakao Galdakaoko Ostalaritza Eskolan egin zituen ikasketak Zuriñe García galdakoztarrak eta geroztik hiru sari potolo jaso ditu, besteak beste: 2018ko sukaldari onenaren saria, 2019ko Jantour saria eta, urtez urte berresten duen Michelin izarra. Euskal Herrian 36 Michelin izar daude gaur egun 26 jatetxetan banatuta. Baina Elena Arzakekin batera, Michelin izarra duen euskal emakume bakarra da hilabete honetako protagonista. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Kasualitatea da, baina kasualitate ezin ederragoa: aspalditik izan du Binkek Zuriñe García sukaldari

Antrotarrak: «Covidarekin edo Covid gabe berdin ligatzen dugu: gutxi!»

2020-12-28
Antrotarrak kuadrila @antrotarrakBINKE / 2020ko abendua «Covidarekin edo Covid gabe berdin ligatzen dugu: gutxi!» GALDERAK: Firu kuadrila @_firu Noiztik ezagutzen duzue elkar? Duela zazpi urte Elexaldeko institutuko, Eguzkibegi Ikastolako eta beste leku batzuetako frikienak elkartu ginen eta Antroa sortu genuen. Momentu horretan hasi zen gure istoriotxoa. Galdakaoko jaietako froga bakarra aukeratu beharko bazenute, zein izango litzateke? Bereziki bat gustatzen zaigu, Pilar Leibak irabazi zuen froga. Beste froga guztiak oso erakargarriak direla uste dugu, baina guretzat esanahi berezia dauka froga horrek «Playback»-ak famatu egin gintuelako, gure «Euri tanta banintz» singlea abestu genuenean. Zuen ustez zein da gure herriak duen txokorik politena?

Antonio Burgos: «Someran bizirauteko behar dudan euskara maila dut»

2020-12-28
Antonio Burgos, Almeriatik etorriaBINKE / 2020ko abendua «Someran bizirauteko behar dudan euskara maila dut» Antonio Burgos Guerrero (1996, Almeria) orain hiru urte etorri zen Galdakaora. Batxilergoko ikasketak Almerian bertan amaitu ondoren sukaldaritzaren inguruko ikasketak egitera. Erraza da bera Somerako saltsan ere ikustea! Noiz heldu zinen Galdakaora eta zergatik? Galdakaora 2017ko irailean heldu nintzen lehenengoz. Garai hartan argi neukan sukaldaritzako ikasketak egin nahi nituela eta eskaera egin nuen Bengoetxeko Ostalaritza Eskolan ikasten hasi ahal izateko. Onartu nindutenean maletak hartu eta Galdakaora joan nintzen. Irailean herrian bizitzen hasi nintzen, baina esan beharra daukat ekainean herrira hurbildu nintzela pisu bat alokatu behar nuelako.

Jon Azkueta: «Fisikoki kaleratu dudan lehen lana da»

2020-12-28
Jon Azkueta, idazleaBINKE / 2020ko abendua «Fisikoki kaleratu dudan lehen lana da» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Usansolokoa jaiotzez, Batxilergora salto egitearekin batera hasi zen txikitatik bere buruan irudikatzen zituen istorioak gorpuzten Jon Azkueta. Joan den irailean kaleratu zuen «Huyendo del vicio» bere lehen eleberri fisikoa, aurretik hainbat argitaratu baititu digitalean. Unibertsitate ikasketak aurten amaitu dituen 22 urteko usansolotarra da Jon Azkueta Castro. Ikasketak amaituz geroztik liburu-denda batean lanean aritzeaz gain, hainbat proiekturen baitan ari da lanean buru-belarri. Orain arte egindako lanak formatu digitalean kaleratu ditu, eta Hego Ameriketan milaka jarraitzaile ditu, baina eskuartean dakarren liburu hau da

Gotzon Barandiaran: «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da»

2020-12-23
SormeneBINKE / 2020ko abendua «Gure helburu nagusia kulturzaleak sortzea da» Sormenek bete du bere lehenengo edizioa, eta balorazio arin bat egiteko batu da Binke Gotzon Barandiaran ekimenaren arduradunarekin. Bere esanetan, Sormeneren helburu nagusia kulturzaleak sortzea da. Sormene amaitu berritan Gotzon Barandiaran (Galdakao, 1974) ekimenaren arduradun artistikoa izan denarekin batu da Binke. Idazlea eta kulturgilea, oro har, baina musikaren munduari ere oso lotuta dago Barandiaran. Ekimen berriaren inguruan jardun gara berarekin. Aurreikuspenak bete dituzue? Aurreikuspenak bete doguz, bai. Guk lau ildotan lan egin gura gendun, eta horri jagokonez bete doguzala esan geinke. Zeintzuk dira lau ildo horrek? Sormena sustatzea, plazak eskaintzea,

Luis Mari Bizkarra: «Ogia dendetan egiteko Estatuko lehenengo laba Usansolora ekarri neban»

2020-11-20
Luis Mari Bizkarra, okinaBINKE / 2020ko azaroa «Kontrakoa emoten badau be, inon baino ogi gutxiago kontsumitzen da gurean» Luis Mari Bizkarra Artetxe1940, Usansolo Bere aita Estebanek transmititutako ogibide baten ostean, Bizkarra okindegi eta gozotegien kate ezagunaren aitzindaria da Luis Mari; Abadiñoko Muntzarazen jaioa baina gaztetxotatik Usansolon errotua —usansolotartzat ere badauka bere burua—. Bere ibilbideak eta ekinak hainbat sari eman dizkio Bizkarrari, besteak beste: 2007an Ibarretxe lehendakariak Euskal Merkataritzako Berrikuntza Saria eman zion, 2015ean Urkullu lehendakariak Ibilbide Profesionalaren Saria eta 2017an Bilbao Dendak elkarteak Denda Enblematikoaren Saria. TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Aurkezpen handirik behar ez duen horietarikoa da Bizkarra
1 13 14 15 16 17 26

situs togel

situs toto