Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2021eko uztaila Obusak Galdakaoko zeru ganean TESTUA: Galdakao Gogora elkarteaARGAZKIA: «Estampas de la guerra» liburutik Joan dan hilean, bagilaren 15ean, 84 urte tropa frankistak Galdakaon sartu zirana. Martiaren 23an, gogoratuko dozuenez hainbat komunikabidetan horren barri emon zanez, eztanda egin bako obusa topatu eben Mercadilloko zubiaren inguruan, eta handik hilabete batera, beste bat, Ganguren mendiaren tontorretik hur. Beste behin be, argi ikusi geinke nazionalen okupazinoa, hain zuzen be, Nafarroako 1. Brigadak, García Valiño teniente koronelaren agindupean egindakoa, ez zala bape baketsua izan. Estatu kolpearen aldeko El Diario Vasco egunkariak horrela argitaratu eban 1937ko bagilaren 16an: «Fuerzas