Erreportajeak 

Krisi bikoitzari aurre egiteko Galdakaok hartutako neurriak

2020-05-22
Osasun LarrialdiaBINKE / 2020ko maiatza Krisi bikoitzari aurre egiteko Galdakaok hartutako neurriak TESTUA: Iñigo Larrea eta Beñat ArmentiaARGAZKIA: Binke «Inoizko krisirik handiena» etorri dela iragarri dute askok. Hainbesterako izan edo ez izan, erakunde guztiek neurri sendo eta ugari hartu behar izan dutenaren zalantzarik ez dago. Galdakaoko Udala ere ez gutxiagorako izan, eta alderdi guztien arteko talde-lanari esker hainbat izan dira erakundeak hartu dituen neurriak. Badira bi hile pandemiaren berri izan, eta horrekin batera gure herria etxeetan konfinatu behar izan zenetik. Ordutik, herritarren egunerokotasuna goitik-behera aldatu, eta  hain barneratuak genituen ohiturak errotik deseraiki behar izan ditugu. Errutina aldaketa horren ondorioz, herriko

Gure memoriaren jagoleei, agur

2020-05-22
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko maiatza Gure memoriaren jagoleei, agur TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Josefi Gazteluren familia eta Binke Azkenengo asteotan, konfinamendu sasoi ilun honeetan, gure informatzaile kutun bi joan jakuz, Josefi Gaztelu Izkoa eta Kontxi Belandia Lekue. Eta euren belaunaldiko beste hamaika be joan dira hilabeteotan, gure memoria eta historiaren ale txiki baina ezinbestekoak. Egunotan Josefi eta Kontxigaz izandako barriketaldiak gogoratu doguz Galdakao Gogorako kideok, izan be eurei esker aberastu dogu gure herriaren memoria historikoa, eta baita gu geu be. Orain urte batzuk alkarrizketatu genduzan Josefi eta Epi ahiztak, eurak jaiotako etxean bertan, Aperribain. Gerra sasoian 10 urte

Kontxi Belandia bertsoz agurtu du Binkek

2020-05-21
Gugan begoKontxi Belandia Lekue, euskaltzale eta bertsozaleaBINKE / 2020ko maiatza Kontxi Belandia bertsoz agurtu du Binkek TESTUAK ETA ARGAZKIA: Binke Galdakaoko euskaltzaletasunak inoiz eman nahiko ez luken albistea eman zuen Binkek apirilaren 27an: Kontxi Belandia euskaltzalerik ezagun eta maitakorrena zendu zen. Horren harira, 2016ko urtarrilean egin zitzaion elkarrizketa nagusia ekarri zuen Binkek berriz gogora. Albiste latza jakin eta jarraian, egunero goi-mailako bertsolarien bideo-bertsoak argitaratzen joan zen hedabide hau, bertsolariei «Amama Kontxiren» omenez bertso bana kantatzeko eskatu ostean. Hauexek argitaratzen joan izandako bertso guztiak, bideoz eta idatziz: Aulkien lehen lerrotikjoan zara urrunata hain handi sentitzen dazure hutsuna,orain bertsoek sortzendute oihartzunaez adiorik

Galdakaoko Andra Mari LHII, etorkizuneko eskaintza | Publierreportajea

2020-05-20
PublierreportajeaBINKE / 2020ko maiatza Galdakaoko Andra Mari LHII, etorkizuneko eskaintza Osasun alerta egoeraren aurrean, Andra Mari LHII-k: Baliabide digitalik ez duten ikasleei ordenagailu eramangarriak utzi zaizkie etxetik ikasketarekin jarraitu ahal dezaten. Konexio arazoak izan dituztenei SIM datu-txartelak eman zaizkie. Txartela hauekin konexioak ahal dituzte egin irakasleekin eta agindutako lanak bidali eta jaso. Hauxe Eusko Jaurlaritzak egindako ekarpenen bitartez egin da. Klaseak ohiko ordutegian mantentzen ari dira bideokonferentzien eta plataforma digitalen bitartez, lana online egiteko. LHko beste ikastetxe batzuekin lankidetzan, 3D inprimagailuak erabiliz pantaila-biserak egin dira, babes neurri gehigarri gisa, eta irabazi asmorik gabeko erakunde desberdinen artean (osasunekoak, merkataritzakoak eta abar)

Bizitzaren orekarekin kirolean

2020-02-21
Zugatzuko skatepark estaliaBINKE / 2020ko otsaila Bizitzaren orekarekin kirolean TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa «Ez dakizue zer daukazuen» esanez amaitu du erreportaje hau lantzeko solasaldia erreportaje honetako protagonista gazteenaren amak. Bada, horretarako balio ditzatela ondorengo lau orrialdeek. Zugatzun eraiki zen skatepark estaliaren inguruan aritzeko batu ditugu bertan ibiltzen diren lau lagun: bata galdakoztarra, besteak ordea Sestao, Durango eta Bermeotik Galdakaora etortzen diren zaleak. Planetak gure inguruko gauzei bigarren —edo hirugarren— bizitza bat eman eta ingurunea zaintzeko beharrean gaudela oihukatzen digun garai honetan, lau urte pasatxo bete dira Galdakaon bi horiek ekintza bakarrean egin zirenetik. Batetik, enpresa pribatu batentzat aspaldi

Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin

2020-02-20
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2020ko martxoa Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIAK: Edu Madinaren artxiboa Galdakao bidaiari asko izan dituen elizatea da eta izan da. Bilbo eta Donostia batzen zituen errege-bide zaharra igarotzen zen guretik; Urgoititik Arabara bide desberdina hartzen zen, eta Erletxetako bidegurutzetik Txorierri eta kostarekin. Garai hartako gurdi eta zelabereekin bidaiari asko hemendik igarotzeak zaldiak aldatu, jan-edatekoez hornitu edota gaua igarotzeak zekarren. Horregatik Galdakao ondo hornituta zegoen «salmenta etxe» eta tabernekin. Bizkaiko jaurerriek, 1635. urtean, Bisita Orokorra deitu zitzaion ikuskaritza jaso zuten —Galdakaok tartean—, herriko taberna, mesoi, okindegi, errota eta harategiek arau guztiak jarraitzen

Egonkortu nahi dugun hauspoa

2020-01-17
Binke proiektuaBINKE / 2020ko urtarrila Egonkortu nahi dugun hauspoa TESTUA: Binkeren Batzorde OrokorraARGAZKIA: Jabi Rojo Bosgarren urtean sartu berri da Binke aldizkaria, 2015ean hainbat herritar euskaltzale batu eta urte luzetan egon den hutsune bat 2016ko urtarriletik aurrera egia bilakatu zuten hartatik. Urteurren horren aurrean, orain arteko errepasoa egin eta hemendik aurrerako aldaketen berri eman gura izan du Binkeren batzorde orokorrak orrialde hauen bitartez. Zerbait kritikatzen dugunean, «zerbait» horren atzean norbait egon ohi da. Politika kritikatzen dugunean, politikariak daude horren atzetik. Futbola kritikatzen dugunean, futbolariak eta kirol hau negozio bilakatzen dituztenak daude atzetik. Jarrera edo ekintza bat kritikatzen dugunean, pertsona edo

Goizean goizetik etorten zan «El lechero»

2020-01-17
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko urtarrila Goizean goizetik etorten zan «El lechero» TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIAK: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa Egunero, edo ia egunero, goizeko zazpiretan, etorten zan. Goiztiarra zalako hasi ziren «El lechero» (euskeraz «esneduna») geitzen, haren moduan goizean goizetik agertzen zalako. Condor Legioko azterketa edo miaketa abioia zan, seguruenik Heinkel He 46 edo 70 bat izango zan. «El lechero» ikuskapen hegazkinaren beharretako bat erretratu honen modukoak egitea zan; izan be, arerioen tropak non egozan, aterpeen barri jaso, eta azken baten, espioitza lana egitea zan bere helburua. Irudian, ezkerretik eskoira, Plazakoetxe, Tximelarre eta Zugutzu ikusten dira. Abioia Usargoiti

Bost galdakoztar Herorien Aranean

2019-12-20
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2019ko abendua Bost galdakoztar Herorien Aranean TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIAK: Iturri ezezaguna Hainbat urteren ostean, Erorien Harana eta Francisco Franco diktadorea gaurkotasun handiko gaiak izan doguz asteotan. Gerrako presoek eregi eben Erorien Harana, 1940tik 1958ra bitartean. Monumentua «Gurutzadako heroi eta martirien» omenez edegi zan, eta hantxe hilobiratu ebezan Francoren alde, nazionalekaz, hildakoak. Baina, handik denpora batera, gerran hildako errepublikazaleen gorpuak ere eroan ebezan Erorien Haranera, gehienetan familiei ezer esan barik eta euren borondatearen kontra. Basilikako kriptak 1959an inauguratu ziran; ordurako 8.746 gorpu egozan han. Azkenengo gorpuak 1983an sartu ebezan. Edozelan be, 33.833 gorpu ei dagoz

Etorkizuna eraikitzeko etorkin

2019-10-18
EtorkinakBINKE / 2019ko urria Etorkizuna eraikitzeko etorkin TESTUAK: Irati Bediaga RementeriaARGAZKIA: Gotzon Almaraz Aniztasuna eta dibertsitatea nabariak diren gizarte batean bizi garela ebidentzia bat da. Gure kaleetan kultur aniztasuna gero eta zabalagoa da, gero eta gehiago dira arrazoi ezberdinak direla medio beraien aberria atzean utzi eta Euskal Herriko txoko ezberdinetan oraina eta etorkizuna eraikitzen hasten direnak. Guk sarriegi gurera etorri diren horien eskaparatea ikusten dugu: etorkin bat. Baina zer du «etorkin» eskaparateak bere ganbaran? Zein beldur? Zein ilusio? Zein istorio? Eta zer kontatzeko? Galdakaon eta Usansolon ere baditugu munduko hainbat txokotatik etorri diren herritarrak. Beraien «etorkin» eskaparatea gainditu eta bakoitzaren

1937ko Santakurtzen aurretik jazo zan…

2019-09-20
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2019ko iraila 1937ko Santakurtzen aurretik jazo zan… TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIAK: Galdakao Gogoraren artxiboa Gatxa da orain dala 82 urteko Santakurtzetan pentsetea, ezta? Zelan izango ete ziran orduko jaiak? Zer egiten ete eben gazteek? Badakigu jakin be, baina, 1937ko Santakurtzak latzak izango zirala. Tropa nazionalak bagilaren 15ean sartu ziran herrira. Errepresino gogorra hasi eben orduan faxistek: atxiloketak, jazarpenak… Inuntziagako txaleta kartzela bihurtu eben, eta han sartu ebezan hainbat lagun. Horretako batzuk gero Bilboko Santutxu auzunean egoan Larrinagako kartzelara bialdu ebezan. Talde horretan egozan Angel Arostegi Bilbao, Valentin Mandaluniz Ealo (erretratuan), Jose Luis Zabala Bilbao eta

situs togel

situs toto