Erreportajeak 

Galdakaoko Andra Mari LHII, etorkizuneko eskaintza | Publierreportajea

2020-05-20
PublierreportajeaBINKE / 2020ko maiatza Galdakaoko Andra Mari LHII, etorkizuneko eskaintza Osasun alerta egoeraren aurrean, Andra Mari LHII-k: Baliabide digitalik ez duten ikasleei ordenagailu eramangarriak utzi zaizkie etxetik ikasketarekin jarraitu ahal dezaten. Konexio arazoak izan dituztenei SIM datu-txartelak eman zaizkie. Txartela hauekin konexioak ahal dituzte egin irakasleekin eta agindutako lanak bidali eta jaso. Hauxe Eusko Jaurlaritzak egindako ekarpenen bitartez egin da. Klaseak ohiko ordutegian mantentzen ari dira bideokonferentzien eta plataforma digitalen bitartez, lana online egiteko. LHko beste ikastetxe batzuekin lankidetzan, 3D inprimagailuak erabiliz pantaila-biserak egin dira, babes neurri gehigarri gisa, eta irabazi asmorik gabeko erakunde desberdinen artean (osasunekoak, merkataritzakoak eta abar)

Bizitzaren orekarekin kirolean

2020-02-21
Zugatzuko skatepark estaliaBINKE / 2020ko otsaila Bizitzaren orekarekin kirolean TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa «Ez dakizue zer daukazuen» esanez amaitu du erreportaje hau lantzeko solasaldia erreportaje honetako protagonista gazteenaren amak. Bada, horretarako balio ditzatela ondorengo lau orrialdeek. Zugatzun eraiki zen skatepark estaliaren inguruan aritzeko batu ditugu bertan ibiltzen diren lau lagun: bata galdakoztarra, besteak ordea Sestao, Durango eta Bermeotik Galdakaora etortzen diren zaleak. Planetak gure inguruko gauzei bigarren —edo hirugarren— bizitza bat eman eta ingurunea zaintzeko beharrean gaudela oihukatzen digun garai honetan, lau urte pasatxo bete dira Galdakaon bi horiek ekintza bakarrean egin zirenetik. Batetik, enpresa pribatu batentzat aspaldi

Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin

2020-02-20
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2020ko martxoa Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIAK: Edu Madinaren artxiboa Galdakao bidaiari asko izan dituen elizatea da eta izan da. Bilbo eta Donostia batzen zituen errege-bide zaharra igarotzen zen guretik; Urgoititik Arabara bide desberdina hartzen zen, eta Erletxetako bidegurutzetik Txorierri eta kostarekin. Garai hartako gurdi eta zelabereekin bidaiari asko hemendik igarotzeak zaldiak aldatu, jan-edatekoez hornitu edota gaua igarotzeak zekarren. Horregatik Galdakao ondo hornituta zegoen «salmenta etxe» eta tabernekin. Bizkaiko jaurerriek, 1635. urtean, Bisita Orokorra deitu zitzaion ikuskaritza jaso zuten —Galdakaok tartean—, herriko taberna, mesoi, okindegi, errota eta harategiek arau guztiak jarraitzen

Egonkortu nahi dugun hauspoa

2020-01-17
Binke proiektuaBINKE / 2020ko urtarrila Egonkortu nahi dugun hauspoa TESTUA: Binkeren Batzorde OrokorraARGAZKIA: Jabi Rojo Bosgarren urtean sartu berri da Binke aldizkaria, 2015ean hainbat herritar euskaltzale batu eta urte luzetan egon den hutsune bat 2016ko urtarriletik aurrera egia bilakatu zuten hartatik. Urteurren horren aurrean, orain arteko errepasoa egin eta hemendik aurrerako aldaketen berri eman gura izan du Binkeren batzorde orokorrak orrialde hauen bitartez. Zerbait kritikatzen dugunean, «zerbait» horren atzean norbait egon ohi da. Politika kritikatzen dugunean, politikariak daude horren atzetik. Futbola kritikatzen dugunean, futbolariak eta kirol hau negozio bilakatzen dituztenak daude atzetik. Jarrera edo ekintza bat kritikatzen dugunean, pertsona edo

Goizean goizetik etorten zan «El lechero»

2020-01-17
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2020ko urtarrila Goizean goizetik etorten zan «El lechero» TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIAK: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa Egunero, edo ia egunero, goizeko zazpiretan, etorten zan. Goiztiarra zalako hasi ziren «El lechero» (euskeraz «esneduna») geitzen, haren moduan goizean goizetik agertzen zalako. Condor Legioko azterketa edo miaketa abioia zan, seguruenik Heinkel He 46 edo 70 bat izango zan. «El lechero» ikuskapen hegazkinaren beharretako bat erretratu honen modukoak egitea zan; izan be, arerioen tropak non egozan, aterpeen barri jaso, eta azken baten, espioitza lana egitea zan bere helburua. Irudian, ezkerretik eskoira, Plazakoetxe, Tximelarre eta Zugutzu ikusten dira. Abioia Usargoiti

Bost galdakoztar Herorien Aranean

2019-12-20
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2019ko abendua Bost galdakoztar Herorien Aranean TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIAK: Iturri ezezaguna Hainbat urteren ostean, Erorien Harana eta Francisco Franco diktadorea gaurkotasun handiko gaiak izan doguz asteotan. Gerrako presoek eregi eben Erorien Harana, 1940tik 1958ra bitartean. Monumentua «Gurutzadako heroi eta martirien» omenez edegi zan, eta hantxe hilobiratu ebezan Francoren alde, nazionalekaz, hildakoak. Baina, handik denpora batera, gerran hildako errepublikazaleen gorpuak ere eroan ebezan Erorien Haranera, gehienetan familiei ezer esan barik eta euren borondatearen kontra. Basilikako kriptak 1959an inauguratu ziran; ordurako 8.746 gorpu egozan han. Azkenengo gorpuak 1983an sartu ebezan. Edozelan be, 33.833 gorpu ei dagoz

Etorkizuna eraikitzeko etorkin

2019-10-18
EtorkinakBINKE / 2019ko urria Etorkizuna eraikitzeko etorkin TESTUAK: Irati Bediaga RementeriaARGAZKIA: Gotzon Almaraz Aniztasuna eta dibertsitatea nabariak diren gizarte batean bizi garela ebidentzia bat da. Gure kaleetan kultur aniztasuna gero eta zabalagoa da, gero eta gehiago dira arrazoi ezberdinak direla medio beraien aberria atzean utzi eta Euskal Herriko txoko ezberdinetan oraina eta etorkizuna eraikitzen hasten direnak. Guk sarriegi gurera etorri diren horien eskaparatea ikusten dugu: etorkin bat. Baina zer du «etorkin» eskaparateak bere ganbaran? Zein beldur? Zein ilusio? Zein istorio? Eta zer kontatzeko? Galdakaon eta Usansolon ere baditugu munduko hainbat txokotatik etorri diren herritarrak. Beraien «etorkin» eskaparatea gainditu eta bakoitzaren

1937ko Santakurtzen aurretik jazo zan…

2019-09-20
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2019ko iraila 1937ko Santakurtzen aurretik jazo zan… TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIAK: Galdakao Gogoraren artxiboa Gatxa da orain dala 82 urteko Santakurtzetan pentsetea, ezta? Zelan izango ete ziran orduko jaiak? Zer egiten ete eben gazteek? Badakigu jakin be, baina, 1937ko Santakurtzak latzak izango zirala. Tropa nazionalak bagilaren 15ean sartu ziran herrira. Errepresino gogorra hasi eben orduan faxistek: atxiloketak, jazarpenak… Inuntziagako txaleta kartzela bihurtu eben, eta han sartu ebezan hainbat lagun. Horretako batzuk gero Bilboko Santutxu auzunean egoan Larrinagako kartzelara bialdu ebezan. Talde horretan egozan Angel Arostegi Bilbao, Valentin Mandaluniz Ealo (erretratuan), Jose Luis Zabala Bilbao eta

Ikasleak estutzen dituen etorkizuna

2019-06-21
Ikasturte amaieraBINKE / 2019ko ekaina Ikasleak estutzen dituen etorkizuna TESTUAK: Ixone Muñiz AranaARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Uda usaina darie gure ikastetxeetako korridoreei. Hala ere, ikasturte hau amaitzeak etapa berri baten hasiera ekarriko die ikasle askori, eta horrekin batera, erabakiak hartu beharra,, zalantzak, beldurrak… Baina, zelan egin aurre egoera honi? Prest ikusten al dute euren burua ikasleek? Ikasketetan murgiltzen garen momentutik hasten gara norbere bidea eraikitzen, inkontzienteki bada ere, artezean pausotxoak emanez. Txikitan konturatu gabe egiten duguna, ordea, ekintza kontziente bilakatzen da urteen poderioz, eta hasierako bide zuzen hori norabide bikoitz, hirukoitz edo auskalo zenbat noranzko posibleko bide bihurtzen da. Horietako zein

Begiradak

2019-04-19
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2019ko apirila Begiradak TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa Gerrea hur egoan, ate joka, eta 1936ko bagilaren 15ean sartu zan bete-betean gure herrira. Francoren tropak harro eta pozarren egozan, Galdakao lorpen handia zan, eta Bilbo hantxe bertan egoan. Askorentzat euren bizitzako egunik gordinenak hasteko egozan. Nazionalak herrian sartu ziranean hasi zan errepresinoa, atxiloketak, jazarpena… Inuntziaga txaleta behin-behineko kartzela bihurtu eben. Gaur egungo Iturrondo plazea eta Juan Bautista Uriarte kalearen artean egoan Inuntziaga. Hara eroan ebezan atxilotuak, ostean sailkatu eta kartzeletara eroateko; batzuk epaiketa izango eben, eta beste batzuk zuzenean fusilatu ebezan. Ia ez

Apustuak: jokoa ala epidemia bat?

2019-04-19
Apustu-etxeakBINKE / 2019ko apirila Apustuak: jokoa ala epidemia bat? TESTUA: Ixone Muñiz Arana Gizakiok entretenimendu iturriak behar izaten ditugu egunerokotasuneko lan, ikasketa edota arazoetatik une batez bada ere aldentzeko, eta asko izan daitezke horretarako bideak. Azkenaldian, ordea, gizartean indarrez sartu den entretenimendura bideratutako «moda» batek polemika handia sortu du. Apustuak egiteaz ari gara, eta honezkero, asko dira apustuen joko horrek sor ditzakeen adizio eta kalteez serioski arduratzen hasiak direnak. Aski ezagunak dira orain hiru hamarkada heroinak herritar askoren bizitzetan eragin zituen hondamendi konponezinak. Ezer gutxi zekien gizarteak droga honen inguruan, baina gazte generazio baten zainetan barrura arte sartzea lortu eta

situs togel

situs toto