Gaizka Chamizo galdakoztarrak ‘Begiak’ liburua argitaratu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Gaizka Chamizo
Gaizka Chamizo artista galdakoztarrak ‘Begiak’ izeneko liburua argitaratu du Miguel Gren ilustratzailearekin batera. «Maitasunaren, enpatiaren eta batez ere orainaren boterearen» inguruan hausnartzen du kontakizunak.
Hainbat eta hainbat proiektutan murgilduta dabil beti Gaizka Chamizo galdakoztarra eta oraingoan liburua argitaratu berri du artistak. ‘Begiak’ izenpean, Miguel Gren ilustratzailearekin batera kaleratu du lana ZTK argitaletxearekin.
Grenek hala eskatuta, 2020an hasi zen istorioa idazten Chamizo. «Argitaletxe ezberdinetan aurkeztu ostean, iaz iparraldeko ZTK argitaletxeak interesa erakutsi zigun eta liburu argitaratzeko apostua egin zuen», azaldu dio BINKEri galdakoztarrak.
Loak hartu aurreko elkarrizketan zehar, Jael eta bere amonarekin batera, beldurrari aurre egiten dion istorioan murgiltzen dira ‘Begiak’ liburuan. «Gure haurrek bizi duten mundimuaren errealitatea birrasmatzeko saiakera, irudimenez, barne unibertsoz eta bizipozaz josia dago», adierazi du Chamizok. «Maitasunaz, enpatiaz eta batez ere orainaren botereaz mintzo den kontakizuna da», nabarmendu du.
Durangoko Azokan argitaratu zuten liburua eta dagoeneko eskuragai dago liburudendentan.