Galdakao Igeriketa Taldeak 16 domina lortu zituen Udako Euskal Herriko Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldearen sareetatik
Udako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketa antolatu zen pasa den asteburuan Gasteizen, maila infantil, junior eta absolutuan. Bertan parte hartu zuten Galdakao Igeriketa Taldeko hainbat kidek eta guztira 16 domina lortu zituzten. Albiste honetan batu ditugu irabazleak.
Arrakasta lortzen jarraitzen dute Galdakao Igeriketa Taldeko kideek. Pasa den asteburuan Gasteizen izan ziren talde galdakoztarreko hainbat kirolari Udako Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan eta emaitza onak lortu zituzten.
Maila infantil, junior eta absolutuak lehiatu ziren eta galdakoztarrek 16 domina lortu zituzten guztira: hiru urrezkoak, lau zilarrezkoak eta bederatzi brontzezkoak. Hemen batu dugu irabazleen zerrenda:
Urrezkoak
Udane Romero, 50 metro bizkarrean (junior)
Sofia Conde, 100 metro bizkarrean (junior) eta 200 metro bizkarrean (junior)
Zilarrezkoak
Alberto Conde, 50 metro bizkarrean (junior)
Aitor Gomez, 1.500 metro krolean (infantil)
Iker Ariño, 200 metro bizkarrean (infantil)
Laia Aurrekoetxea, 100 metro bularrean (infantil)
Brontzezkoak
Alberto Conde, 50 metro bizkarrean (absolutu) eta 50 metro tximeletan (junior)
Laia Aurrekoetxea, 200 metro bulearrean (infantil) eta 200 metro bizkarrean (infantil)
Sofia Conde, 100 metro bizkarrean (absolutu) eta 200 metro bizkarrean (absolutu)
Udane Romero, 100 metro bizkarrean (junior)
Ainara Ortun, 200 metro tximeletan
Eneko Neven, 100 metro bularrean (junior)