Galdakaon euskararen erabilera soziala indartzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udalak euskararen erabilera soziala sustatzeko hainbat proiektu diruz lagunduko ditu aurten ere. Eskaera egiteko epea zabalik dago urriaren 15era bitarte.

Galdakaoko eragile eta erakundeen arteko sinergiak sortu, euskararen inguruan egiten diren ekimenak indartu eta elkarlaneko sare eta dinamikak sendotu nahi ditu Udalak.

Horretarako, euskararen erabilera soziala sustatzeko hainbat proiektu eta ekimen diruz lagunduko ditu aurten ere. Deialdiaren bidez, euskararen erabilera eta hizkuntzaren aldeko jarrerak sustatzen dituzten ekimenak babestuko dira, baita euskarazko hedabideak indartu eta haien kalitatea eta irismena hobetzen lagundu ere.

Deialdiak bi dirulaguntza lerro jasotzen ditu. Lehenengoaren bidez, euskararen aktibazio soziala sustatzeko proiektu eta jarduerak lagunduko dira, besteak beste, euskararen erabilera areagotzeko ekimenak, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa bultzatzeko jarduerak, eta irakurketa eta ahozko zein idatzizko literatura sustatzeko proposamenak. 

Bigarren lerroa, berriz, euskarazko prentsa idatzi eta digitalera bideratuta dago, euskarazko hedabideak sendotzeko, horien kalitatea eta irismena hobetzeko, eta euskararen erabilera zein euskarazko kultur eta gizarte jarduera zabaltzen laguntzeko helburuarekin. Horretarako, besteak beste, edukiak sortu eta editatzeko, inprimatu eta banatzeko, hedabideen digitalizaziorako eta webguneen mantentze lanetarako gastuak lagundu ahal izango dira.

Deialdian parte hartu ahal izango dute Galdakaon egoitza duten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek, baita herritik kanpo egoitza dutenek ere, baldin eta diruz lagundu daitezkeen programak edo jarduerak Galdakaon garatzen badituzte.

Erakunde bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du laguntza lerro bakoitzeko, eta proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta amaitu beharko dira.

Eskaerak urriaren 1etik 15era aurkeztu ahal izango dira, Galdakaoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

situs togel

situs toto