Haurrentzako ipuin kontaketa saioak eskainiko ditu Galdakaok urria eta azaroan

Argazkia: Irati Alonso García.

Ipuin kontaketen ziklo berria jarriko du martxan Galdakaoko Udalak, herriko haurrei zuzendua. Ekimena urrian eta azaroan garatuko da, eta hemen batu ditugu saioen xehetasunak.

Liburutegien Nazioarteko Eguna urriaren 24an ospatuko da, eta hitzordu hori aprobetxatuz, Galdakaoko liburutegiak eskainiko duen ekimen bat aurkeztu du Udalak.

Zehazki, ipuin kontaketen ziklo berria jarriko du martxan urrian eta azaroan zehar. «Helburu nagusia irakurzaletasuna sustatzea da», adierazi zuen Edurne Espilla zinegotziak egitasmoaren aurkezpenean.

«Ulermen gaitasunaz hitz egiten ari gara azkenaldian, eta irakurtzea oso lotuta dago horrekin. Ume txikiei liburuak jolas baten moduan aurkeztu nahi dizkiegu, gerora gaztetxoak direnean irakurzaletasuna garatzeko», nabarmendu zuen.

Itxaso Diaz de Alda udal liburuzainak azaldu zuenez, ekimena bi hilabetetan zehar garatuko da, urriaren 6tik aurrera martitzenero 18:00etan Torrezabal Kultur Etxeko haurren liburutegian.

Ipuin kontaketak eskaintzeko arduraduna Alabazan konpainia izango da, eta saioen sarrera librea izango da.

situs togel

situs toto