
Ibaizabal Saskibaloi Taldeko mutilek Bigarren Maila Nazionalera igotzeko finala jokatuko dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ibaizabal Saskibaloi Taldea
Bigarren Maila Nazionalera igotzeko finala jokatuko dute Ibaizabal Saskibaloi Taldeko mutilek asteburuan, Bilboko Escolapios ikastetxean. Final Four formatuan izango da eta hauek izango dira lehen norgehiagokak: Barakaldo Salesianos-Anchoas La Laredana Ibaizabal eta Bilbao Brasan Escolapios-Padura. Partida bakoitzeko irabazleek finala jokatuko dute domekan.
Galdakaoko Ibaizabal Saskibaloi Taldeko senior mutilek 61-57 irabazi zuten zapatuan, Urreta kiroldegian, Jesuitinas taldearen aurka eta garaipen honekin Maila Bereziko laugarren postua lortu zuten.
Postu honi esker asteburuan jokatuko den kategoriako finalean parte hartuko dute. Final Four formatuan lehiatuko da Bilboko Escolapios ikastetxean eta hauek izango dira parte-hartzaileak: Barakaldo Salesianos, Bilbao Brasan Escolapios, Padura eta Anchoas La Laredana Ibaizabal.
Zapatuan jokatuko dira lehen partidak: Barakaldo Ibaizabalen aurka eta Escolapios Paduraren kontra. Partida bietako irabazleek finala lehiatuko dute domekan, 18:00etan, eta garaileak liga irabazi eta Bigarren Maila Nazionalera igotzeko txartela lortuko du.