Maria Casillas igerilariak munduko eta Europako errekorrak hautsi zituen Portugalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Swim Camp Getxo taldearen sareetatik
Asteburuan XXV. Masters Verão txapelketa antolatu zen Portugaleko São João da Madeira hirian eta honetan munduko eta Europako errekorrak hautsi zituen Maria Casillas galdakoztarrak beste hiru taldekirekin batera.
Portugaleko São João da Madeira hiriak ehunka igerilari hartu zituen pasa den asteburuan, XXV. Masters Verão txapelketan eta hauen artean izan zen Maria Casillas galdakoztarra.
Gazteak Swim Camp Getxoko hiru kiderekin parte hartu zuen errelebotan eta munduko eta Europako errekorrak hautsi zituen.
Casillasekin batera erreleboen taldea osatu zuten Lara Vicandik, Ane Ibarrondok eta Naia Ibarrondok, Swim Camp Getxo klubekoak.
Taldeak 4×50 crol +100 proban 1’49”9ko denbora egin zuen, 2016an zegoen munduko errekorra hautsiz, 1’50”28.
Halaber, Europakoa hautsi zuten igerilariek 4×100 estiloak +100 proban, 4’37”39 denborarekin. Aurreko marka 4’42”20koa zen.