Markel Elortzak Palestinako gatazka ulertzeko hamar gako azalduko ditu Galdakaon

Argazkia: Jon Urbe/Foku.

Markel Elortzak Palestinako gatazka ulertzeko hamar gako azaltzen dituen ‘Olibondoaren herria’ liburua aurkeztuko du Galdakaon. Bihar, urriak 16, izango da, Torrezabalen.

Galdakao Palestinarekin herri plataformak ‘Olibondoaren Herria. Palestinako gatazka ulertzeko hamar gako’ liburuaren aurkezpena eta hitzaldia antolatu ditu.

Ekitaldia bihar, urriak 16, Torrezabal Kultur Etxean izango da 18:30ean, eta Markel Elortza egileak berak aurkeztuko du.

Liburuak Palestinako gatazkari buruzko hamar gako eskaintzen ditu, egungo egoera ulertzeko tresna argia eta pedagogikoa. Gatazkaren sustraiak, Nakba, okupazioa, kolonizazioa, erresistentzia eta nazioarteko zuzenbidearen egoera jorratzen dira, besteak beste.

Elortza istoria irakasle, idazle eta ikerlaria da, eta urteak daramatza Palestinako errealitatea aztertzen eta dibulgatzen. Liburu horretan bere asmoa «irakurleari ikuspegi orokorra eta kritikoa ematea, gertaeren zergatiak eta ondorioak ulertzeko».

Aurkezpena urriaren 7ko genozidioaren hirugarren urteurrenaren testuinguruan kokatzen da, eta Galdakao Palestinarekin plataformak egindako aldarrikapen eta sentsibilizazio lanaren jarraipena da.

Plataformak berretsi du «Palestinaren aldeko konpromisoa, baita erresistentziarekiko elkartasuna ere, eta herritar guztiei dei egiten die ekitaldian parte hartzera, informazioa zabaltzen jarraitzeko eta isiltasunari aurre egiteko».

situs togel

situs toto