
Sutea izan da bart Aperribaiko etxebizitza batean eta zortzi pertsona artatu behar izan dituzte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Suhiltzaileak (Artxiboko irudia)
Galdakaoko Aperribai auzoko etxebizitza batean sutea piztu zen bart 02:30ak aldera eta bizilagunak etxetik atera behar izan zituzten. Zortzi pertsona artatu zituzten kea arnasteagatik eta horietako lau Usansoloko ospitalera eraman zituzten.
Bart gauean sutea piztu zen Aperribai auzoko bost solairuko etxebizitza batean eta bizilagunak etxetik atera behar izan zituzten. Zortzi lagun artatu zituzten kea arnasteagatik eta horietako lau Usansoloko ospitalera eraman zituzten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, sutea 02:30ak aldera hasi zen eta suhiltzaileak bertaratu ziren lekura.
Sua kontrolatu ondoren, 04:00ak aldera, auzokideak etxera itzuli ahal izan dira, suteak kaltetutako etxean bizi direnak izan ezik.