Usansoloko Lamintxu Gazte Asanbladaren txosnan lapurtu dutela salatu dute

Argazkiak: Lamintxu Gazte Asanblada.

Lamintxu Gazte Asanbladak zapatu gauean Unkina plazan kokatuta duen txosnan lapurtu zutela salatu du. Taldearekin hitz egin du BINKEk lapurketaren xehetasun gehiago ezagutzeko.

Jaiak eta Gazte Egunak ospatzen direnean Lamintxu Gazte Asanbladak txosna Unkina plazan kokatuta izan ohi du, eta taldeak salatu duenez, pasa den zapatu gauean txosnan lapurtu zuten.

Lamintxutik BINKEri azaldu diotenez, alkohol edari kutxak lapurtu zituzten batez ere: «Gu hurrengo goizean konturatu ginen, atearen heldulekua apurtuta ikusterakoan eta barruan gauzak botata zeudela eta utzitako zikinkeria ikusterakoan».

Auzokideengandik jasotako informazioari esker jakin zuten lapurrak gaueko 2:30-3:00ak aldera ibili zirela txosnan, eta talde «nahiko handia» zela.

«Kolpe handia da guretzat, eta ez bakarrik ekonomikoki. Dena bolondrez egiten dugu eta gure helburua gazteriak gozatzeko eta aldarrikatzeko ekintzak antolatzea da. Herriko gazte talde bat gara, herriarentzat gauzak egiten dituena, eta beste gazte batzuk gure lana ez baloratzea eta horrelako jarrerak izatea nazkagarria iruditzen zaigu», adierazi du Lamintxuk.

Horregatik, taldetik laguntza eskatu diete auzokidei: «Informazio gehiago dutenei gurekin kontaktuan jartzea eskatzen diegu». Taldeak salaketa jarri du Ertzaintzan.

situs togel

situs toto