Bizkaiko Batzar Nagusiek 2022ko azaroaren 23an onartu zuten Usansoloren segregazioa, Bizkaiko 113. udalerria bihurtzeko. Egun horren laugarren urteurrena ospatuko du gaur Usansolok, txistorra eta txokolatearekin.
Usansolo 2023ko abenduaren 28tik da ofizialki udalerri baina horren aurretik instituzioek hainbat pauso eman zituzten prozesua ahalbidetzeko.
2022ko azaroaren 23an adibidez, Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansoloren segregazioa onartu zuten, eta data hori oroituko dute gaur usansolotarrek.
Unkina plazan batuko dira 19:00etan, eta txistorra eta txokolatea eskainiko dute.




