Irailaren 15ean Jordi Savall orkestra zuzendari ezaguna TVEko La Revuelta programan izan zen, eta El cant dels ocells eta La gallarda napolitana kantak interpretatu zituen. Savallekin batera Enrike Solinis musikari galdakoztarra aritu zen.
David Broncanok gidatzen duen TVEko La Revuelta programak pertsonaia ezagunak gonbidatzen ditu egunero, eta irailaren 15ean Jordi Savall musikari eta orkestra zuzendari ezaguna izan zen programan.
Savallek Erdi Aroko emakume konpositoreen papera aldarrikatu zuen, eta partitura anonimo askoren atzean emakume baten irudia ezkutatzen dela nabarmendu zuen.
Halaber, bi pieza interpretatu zituen: El cant dels ocells eta La gallarda napolitana. Interpretazioa beste musikari batzuekin egin zuen, besteak beste Enrike Solinis galdakoztarrarekin.
«Ohore handia izan zen bere ondoan izatea!», adierazi du Solinisek sare sozialen bitartez.




