Taekwondo klub berria sortu dute Usansolon: Urgarri. Taldea 5 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta izena emateko epea zabalik dago.
Usansolok taekwondo talde berria du: Urgarri. Urrian hasiko du ikasturtea, eta irailean zehar izena emateko epea zabaldu du.
Saioak Unkinako kiroldegian egiten dira martitzen eta eguenetan 17:00etatik 18:00etara, eta eskola kirolean aritzeko adinean dauden umeei zuzenduta daude, 5 eta 14 urte bitartekoak. Bi lan talde daude: hastapena eta erdia.
«Klubaren helburua arte martzial honen praktika herriko neska-mutilen artean ezagutaraztea eta zabaltzea da», adierazi dute klubak. Besteak beste, errespetua, diziplina, ahalegina eta elkarbizitza bezalako balioak sustatuko dituzte.
Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko taekwondourgarri@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.




