Galdakaon euskara ikasteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago urriaren 15era arte

Argazkia: Freepik.

Euskara ikasteko ahaleginari bultzada emateko, Galdakaoko Udalak banakako laguntzak jarri ditu aurten ere herritarren eskura. 2025-26 ikasturtean euskara ikasi dutenek urriaren 15era arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Euskara ikasteko ahaleginari bultzada eman nahi dio Galdakaoko Udalak, eta horretarako banakako laguntzak jarri ditu aurten ere herritarren eskura. 

2025-26 ikasturtean euskara ikasi dutenek urriaren 15era arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak, matrikularen kostua arintzeko eta euskara ikasten jarraitzeko bidean laguntzeko.

Galdakaoko Udal Euskaltegian euskara ikasi duten ikasleez gain, HABEk homologatutako beste euskaltegi edo ikastegietan, edo Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) euskara ikasi duten eta Galdakaon erroldatuta dauden pertsonek eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Oro har, eskatzaileek 16 urtetik gorakoak izan behar dute, eta gutxienez ikastaroaren % 75era joan izana egiaztatu beharko dute.

Laguntzaren zenbatekoa eskatzailearen arabera egokitzen da. Alde batetik, kopurua matrikularen %50erainokoa izan daiteke baldintzak betetzen dituztenentzat, eta gehienez 500 eurokoa pertsona bakoitzeko. 

Halaber, deialdiak kolektibo zehatzentzako laguntzak ere jasotzen ditu, eta, kasuaren arabera, laguntzaren zenbatekoa matrikularen %60 eta %100 bitartekoa izan daiteke. Galdakaon erroldatutako 0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoak, herrian egoitza soziala duten establezimenduetako jabeak edo langileak, eta Diru sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL), Bizitzeko Gutxieneko Diru sarrera (BGD) edo langabezia prestazioa jasotzen duten pertsonek osatzen dute talde hau. 

Eskaera Udalaren webgunearen bidez egin daiteke, eta bertan ere aurki daiteke deialdiaren inguruko informazio guztia. Izapidea egiteko laguntza behar duten herritarrek ESAN herritarrentzako arreta bulegora jo ahal izango dute.

Lehen aldiz Udal Euskaltegian euskara ikasi dutenek matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria eta ikastarora bertaratzearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Euskara ikasten ari diren herritarrei bidean lagundu eta ikasketak aurrera eramatea errazteko abiatu du Udalak dirulaguntza deialdi hau, Galdakaon euskararen ezagutza eta erabilera sustatzen jarraitzeko.
 

situs togel

situs toto