Galdakaoko udalbatzak Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean lankidetza hitzarmena egitea onartu zuen azken osoko bilkuran. Udal hondakinak tratatzeko zerbitzua emateko helburua du akordioak.
Uda osteko lehen osoko bilkuran hainbat neurri adostu zituen Galdakaoko udalbatzak, besteak beste, Urreta kiroldegiko udal gimnasiorako tarifa eta
hobariak.
Halaber, Galdakaok sortu berri den Ehnergia kooperatibarekin bat egitea onartu zuten alderdiek. Ekimenaren helburua, Euskal Herriko energia komunitateak elkarlanean aritzea da, haien beharrak asetzeko eta burujabetza energetikorako bidean aurrera egiteko asmoz, BINKEk jaso zuen moduan.
Bestalde, Galdakaoko udalbatzak Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean lankidetza hitzarmena egitea onartu zuen. Udal hondakinak tratatzeko zerbitzua emateko helburua du akordioak.
Zerbitzuak 1.200.000 euroko kostua izango du urtean, eta 2030 urtera arteko akordioa da.




