Maiatzean hil zen urte luzez Usansoloko Olentzero izandako Jose Ramon Otxandio, eta zapatuan omenaldi hunkigarri egin zioten auzokideek herrian, bere omenezko plaka bat inauguratuz. Hemen batu ditugu Anton Aranak, Leire Aranak eta Susana Maguregik bidalitako zenbait argazki.
Tristura handiz hartu zuten usansolotarrek herriko Olentzeroren heriotza. Jose Ramon Otxandio, herrian urte luzez Olentzero izandakoa, maiatzean hil zen 78 urterekin.
«Gabon jaietan egindako lan aparta eta eskuzabala eskertzeko», omenaldia egingo zioten zapatuan auzokideek Laminarrieta Bideko ikurrinaren ondoko plazan.
Hitzorduan Otxandioren familia, Usansoloko Udaleko ordezkariak eta herritarrak batu ziren. Txalaparta jo zuten, erraldoi eta gaiteroak egon ziren, eta Olentzero izandakoaren omenezko plaka bat inauguratu zuten.
Hemen batu ditugu BINKEri bidalitako omenaldiko zenbait argazki, Anton Aranak, Leire Aranak eta Susana Maguregik ateratakoak.












