SormeneBINKE / 2020ko abendua Lehenenego reggeatoi euskalduna ekarri du Kai Nakaik Sormenera TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaBIDEOA: Binke «Emakume sortzaile euskaldunak egungo kantagaintzan» ardatz izan duen arratsalde honetan, J. Martinarekin hasi, Haizea eta Ningrarekin jarraitu, eta eguna biribiltzeko Kai Nakairen txanda izan da azkenik. Gasteiztarrak sutan jarri du antzokia reggaetoiaren bitartez! Iratxe Aguilera da Kai Nakai. Gasteiztarra da bera, eta iazko Durangoko Azokako beka eskuratu ostean, bere lehen diskoa kaleratu berri du musikariak: «Baimenik gabe». Besteak beste, Mikel Urdangarin, Jon Maia, Xsakara, STR eta Duplaren kolaborazioak izan ditu lan berri honetan, eta euskal musikan orain arte egon ez den estilo berritzaile