Jon Gomez Garai

Otuz: «Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen»

2019-07-19
Otuz musika taldeaBINKE / 2019ko uztaila «Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen» TESTUA: Ixone Muñiz AranaARGAZKIA: Otuz taldea Ibilbidean halabeharrezko etenaldia egin behar izan badute ere, 2014an sortu zuten Otuz rock musika taldea Aitor, Unai, Markel eta Egoitz laukote galdakoztarrak. Egun, ordea, bueltan dira –aldaketak barne, Joseba berriztarrak hartu baitu Markelen lekua– oholtzetara igotzeko gogotsu. Etenalditxo baten ostean, bueltan zarete berriro… Etenaldia behartua izan zen. Abenduan Markelek —bateria ohiak— taldea utzi behar izan zuen atzerrira joateko. Beste hirurok lehenengo momentutik argi geneukan proiektuarekin jarraitu nahi genuela baina ez zen erraza izango Markel ordezkatzea. Azken finean, txikitako lau lagunen artean

Hamabi Futbol Kluba: «Futbola da eragin gehien daukan kirola»

2019-07-01
Hamabi Futbol Klub euskalduna BINKE / 2019ko uztaila «Futbola da eragin gehien daukan kirola» TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Futbola da gurean gehien praktikatzen den kirola. Baina hizkuntzari dagokionez, zelan praktikatzen da? Praktikatu, ikusi eta entzun, ia beti gaztelaniaz. Horrekin amaitzeko sortu berri da Bilboko Hamabi Futbol Kluba, eta bertan badira hainbat galdakoztar. Txikitatik jarraitu ohi dugu kirola, dena delakoa ere, eta txikitatik jolastu ere herriko plazan, jolastetik jokatzera igarotzen garen arte. Oharkabean pasatzen dira aisialdian batekin eta bestearekin egiten ditugun orduak, sarritan ohartu gabe jolasten edo jokatzen ari garen bitartean erabiltzen dugun lanerako erremintek zenbaterako garrantzia duten. Lanerako

Javi Arnaiz: «Gaur egun hiri guztiek nahi dute musika jaialdi propioa»

2019-07-01
Javi Arnaiz, promotore musikalaBINKE / 2019ko uztaila «Gaur egun hiri guztiek nahi dute musika jaialdi propioa» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Munduko musika talde handienen kontzertuak eta hauen nazioarteko birak antolatzen egiten du lan Javi Arnaizek. Baina gainera, Espainiako musika jaialdi handienaren sortzaile eta zuzendaria ere bada galdakoztarra, Madrileko Mad Cool-ena. London eta Madrilen artean egiten ditu asteko egunak, baina asteburuetan Galdakaora bueltatzen saiatzen da, eta horietako tarte batean harrapatu dugu munduko musika promotore handienetakoa. Garai honetan, bereziki, musika jaialdi pila daude gure inguruan. Modan daudela esan daiteke? Egia da musika jaialdiak ekitaldi sozial oso garrantzitsuak bilakatu direla. Baina

Joseba Uranga: «Suhiltzaileoi ez dagokigu inoren etxea kentzen laguntzea»

2019-06-30
Joseba Uranga, suhiltzaileaBINKE / 2019ko ekaina «Suhiltzaileoi ez dagokigu inoren etxea kentzen laguntzea» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Kontrolatuta eta arin. Suhiltzaile batek ez badu egoera kontrolatuta eta denbora ondo neurtzen, txarto hasi gara. Horregatik Joseba Uranga suhiltzaile galdakoztarrak oso kontrolatuta hasten ditu bere lanegunak, eta badaki etxetik Basauriko suhiltzaileen parkera, bere lantokira, hiru minutu pasatxo baino ez dituela behar. Eta horrela izan da orain ere. Berarekin Juan Bautista Uriarten gelditu eta hiru minututan iritsi gara bere bigarren etxera, eta hantxe atera dizkigu bere lanerako erreminta guztiak. Pelikuletan ikusten den bezala bizi zarete! (barre) Suhiltzaile-etxe gehienek antzekotasunak daukiezalako izango

Julen Sagarminaga: «Minari buruz dakigun %90 gezurra dela esan daiteke»

2019-06-30
Julen Sagarminaga, fisioterapeutaBINKE / 2019ko ekaina «Minari buruz dakigun %90 gezurra dela esan daiteke» TESTUA ETA ARGAZKIA: Ixone Muñiz Arana Leioan egin zituen Julen Sagarminaga Loroñok (1994, Galdakao) fisioterapia ikasketak, eta harrezkeroztik, inguruko zenbait zentrotan ibili da lanean. Egun, Zornotzan dabil, eta lan hori Galdakaoko Ibaizabaleko Emakumezkoen Liga 2 txapelketan dagoen taldeko fisio izatearekin uztartzen du. Denok izaten dugu mina, baina ez dakigu asko hari buruz. Zer da eta zergatik izaten dugu? Mina esperientzia emozional eta sentsitibo desatsegina da, ehunen kalte batek sortua egon ahal dena edo ez, eta kulturak, ingurugiroak eta sentimenduek baldintzatu dezaketena. Gorputzaren defentsa mekanismo bat da,

«Alkarteak, nortasun bila», June Oleaga

2019-06-21
June Oleaga EreñoBINKE / 2019ko ekaina Alkarteak, nortasun bila Gure gizartea, gizarte bizia dalako sortzen dira alkarteak. Eta alkarte horreik fase desbardinetatik pasatzen dira. Hauen gorakada handia egon zan 80-90ko hamarkadetan. Baina gaur, boluntarioen krisialdi batean gagoz, gizartean norbanakoen interesak nagusi diralako, agian. Holakoetan, zer gertatu leike? Galdakaon kokatuta, bi dinamika nagusitzen dira. Alde batetik, arlo politiko-instituzionaletik, esku sartze handia. Argi dago herritarren indarra lausotu egiten danean, arlo politikotik sortzen diran helburu zein dinamika interesatuak areagotzen dirala, kale eta instituzioen arteko tentsio naturalean. Aukera barriak ikusten dabez gizartearen dinamikak baldintzatzeko, botere erlazioa aldatzeko. Eta alkarteen arteko dinamiketan gagozanok, argi ikusten

«Ez gaituzte isilaraziko», Xabi Ealo

2019-06-21
Xabi Ealo DiazBINKE / 2019ko ekaina Ez gaituzte isilaraziko Donostian, ekainaren 9an, 10.000 pertsona batu ginen ospatu beharko ez litzatekeen jaialdi batean. Adierazpen- eta prentsa-askatasuna aldarrikatzeko jaialdia eta Gara laguntzekoa aldi berean. XXI. mendean, aurretik aipatutako oinarrizko eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar ditugu? Bada, zoritxarrez bai. Gaur egun aldarrikatu behar ditugu eta ez dirudi epe laburrean egoera aldatuko denik. Hainbat dira euskal prentsak jasan dituen erasoak, izan zuzenean edo izan zeharka. Azkena eta Donostiako jaialdia ospatzearen arrazoia, Eginen itxieraren ondorioz eratu ziren zorrak Garari ezartzea. Gogoratu behar da hedabide baten aurka egiten den eraso oro, biztanleria osoari eragiten dion zerbait dela,

Ikasleak estutzen dituen etorkizuna

2019-06-21
Ikasturte amaieraBINKE / 2019ko ekaina Ikasleak estutzen dituen etorkizuna TESTUAK: Ixone Muñiz AranaARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Uda usaina darie gure ikastetxeetako korridoreei. Hala ere, ikasturte hau amaitzeak etapa berri baten hasiera ekarriko die ikasle askori, eta horrekin batera, erabakiak hartu beharra,, zalantzak, beldurrak… Baina, zelan egin aurre egoera honi? Prest ikusten al dute euren burua ikasleek? Ikasketetan murgiltzen garen momentutik hasten gara norbere bidea eraikitzen, inkontzienteki bada ere, artezean pausotxoak emanez. Txikitan konturatu gabe egiten duguna, ordea, ekintza kontziente bilakatzen da urteen poderioz, eta hasierako bide zuzen hori norabide bikoitz, hirukoitz edo auskalo zenbat noranzko posibleko bide bihurtzen da. Horietako zein

«San Juan suak»

2019-06-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko ekaina San Juan bezpera gauean egiten diran suak, udako solstizioaren ospakizunak dira antzinatik. Gero eleizeak, 21etik 24ra aldatu eta San Juan jaia jarri euskun eta hortik San Juan suak. Sua, argiaren sinboloa da eta udako solstizioan egun argia luzatzen hasten danez, suagaz ospatzen dogu, lehenago neguko solstizioan Gagon-enborra izetuta egiten zan legez. Gaur egun be jarraitzen dogu San Juan suakaz, baina, lehenago, gure baserrietan ohitura gehiago egoan su nagusia egin aurretik. Aiko neuk bizitakoa Zeberion. San Juan bezpera iluntzean, galtzupoila edo gari-eskutak hartu, sua emon eta zuziokaz labrantza-soloak inguratzen genduzan kantu-hots hau bitarteko: San Juan

Marian Bilbao: «Euskaldunok ez daukagu gure traje tradizional nazionalik»

2019-05-31
Marian Bilbao, jantzi zaharretan adituaBINKE / 2019ko maiatza «Euskaldunok ez daukagu gure traje tradizional nazionalik» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria Usansolotar askori nor elkarrizketatu galdetzean, hainbatek aipatzen zuten «Nena» delako emakume bat, asko omen dakiena arropa zaharrei buruz. Ikertzen hasi eta, hara! Bai Usansolon zein Galdakaon ezaguna den Marian Bilbaoren inguruan ari ziren. Eta Bilbaok hainbatean lagundu izan duen Oinarin dantza taldearen egoitzan batu gara berarekin, dantzarako arropen artean. Usansolokoa, betikoa, eta «Nena» ezizena. Bitxia, ezta? Bitxia ez, nire denboran gehiena erderaz egiten zalako nahiz eta kanpoko giroa euskalduna izan. Dana dala, «Nena» ezizenez gero eta jende gitxiagok ezagutzen

situs togel

situs toto