«Jolasteko leku faltan», Omer Amarika
Omer Amarika OrueBINKE / 2019ko maiatza Jolasteko leku faltan Aspalditik nabil herriak daukan arazo handi bati buruz idazteko ideiagaz bueltaka, Galdakon futbol zelai inprobisatuak, jolasteko leku zabalak… danak desagertu diralako. Ni 1980an jaiotakoa naz, eta gogoan daukat 11 urtetatik 19ra bitartean zelan alkartzen ginan nire kuadrilakoak beste kuadrilakaz. Asteburu guztiek emoten genduazan batetik bestera: batzuk futbolean, beste batzuk frontoian edo besteak bizikletak hartu eta Pepeto aldera bidean… baina plaza zan gure alkartzeko gunea, eta hortxe egiten genduazan plan guztiak, kalean. Orain, herritik paseotxua egitea baino ez dago: neska-mutil guztiak lurrean eserita, portal baten edo arkupe baten inguruan bakotxa bere telefonoagaz