Jon Gomez Garai

«Bariku zein ostiral»

2017-04-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko apirila Euskal astearen bosgarren eguna era batera baino gehiagotara adierazten da Euskal Herrian. Euskera batuan « ostiral» nagusitu da eta bere esangura « ortzi=zerua eta irar=ilargi» berba konposatutik dator. « Bariku» berba, bizkaieraren eremuan darabilgu zabalen eta Gipuzkoako bizkaieran, Oñati aldean-eta, « egubakoitz». Gure «bariku» berbaren nondik norakoa interesgarria da. Bere jatorria « abari ba(ga)ko» eguna da,» bariaku>bariku», hau da, barau eguna. Barau eta bijilia gordetzearen ohitura, eleiza katolikoaren agindu bat izan zan. Baraua, gitxiago jatea zan eta bijilia okela gorririk jan ez egitea. Hori dala-eta, eleiza katolikoak urte guztiko barikuetarako jarri eban bijilia-eguna. Baina,

«Mikel Azanzari», Iñaki Ibargarai

2017-04-21
Iñaki Ibargarai AranaBINKE / 2017ko apirila Mikel Azanzari Gogoratzen haz, Mikel, lehenengoz 90. hamarkadan batu ginala. Orduan Luis Beroiz handiak eta biok Eguzkibegiko umeak entrenatzen ginduazan eta hi, orduan bere, Txutxi Uribegaz, oingo alkatearen aitagaz, kirol-arduraduna hintzan. Zenbat behar ume bihurri hareek hara eta hona eroaten eta hi enpadu hareetan dana koordinatzen ze nik beti ezagutu haut zer edo ha antolatzen, halanda ze, ostean BIEn sartu hintzan. Gerora Adiskideko batzan sartu eta bertan gengozala Zearrak eta Karmelo Ariznabarretak jokatu juezan partidak antolatu ginduazan Ibilaldia Galdakaora etorri zanean. Baina kirola heuk egitea bere gustuko heuan. Akordako haz Adiskidek helduentzat antolatzen ebazan

«Euskaldun igelak», Marifeli Ugarte

2017-04-21
Marifeli Ugarte ZubiateBINKE / 2017ko apirila Euskaldunok, esan beharrik ez dago, hil edo biziko egoeran egonik, ezinbesteko dogu menderatzen gaituen izaera eta jokabidea ondo ezagutzea. Batzuetan, pertsonok, bizitzako beste esparruetan be, gure burua engainatzeko joera izaten dogu, giza izaera islatzen dauan elezahar honek adierazten dauan moduan: Eskorpioi batek igel bati bere bizkar gainean erreka bat zeharkatzeko laguntza eskatzen dio. Igelak hasieran laguntza ukatzen dio. Beldur zen, bidean eskorpioiak ziztatuko ote zuen. Baina azken honek zin egiten dio igelari, inolaz ere ez duela horrelakorik egingo. Gainera, esaten dio, «azken batean, biok hilko ginateke hori egingo banu». Igelak, argudio hori entzunda, onartu

Patri Espinar: «Gizonek erakutsi behar dutenaren bikoitza erakutsi behar dugu geuk»

2017-03-17
Patri Espinar, pilotariaBINKE / 2017ko martxoa «Gizonek erakutsi behar dutenaren bikoitza erakutsi behar dugu geuk» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Jabi Rojo Zer da profesional izatea? Egiten duzun horretatik bizitzea? Ala zure bizitza guztia horretara eskaintzea? Bigarrenez jarraian pilota mundua dugu protagonista. Baina errealitate eta ikuspuntu guztiz desberdinetik begiratuta, Patri Espinar pilotari usansolotarra pilotaz bizi ez bada ere, pilotari eskaintzen baitio bere bizia. Ezin du «profesionala» izan, emakume izate hutsagatik. Zergatik zara notizia? Gizartearentzat emakume esku pilotariok orain hasi garelako existitzen Emakume Cup Txapelketa sortu zenetik eta Larrabetzuko Txokoan Elkartea —emakumeen lehenengo eskuzko elkartea— sortu zenetik. Notizia gara, hein handi batean,

«Mozolloa eta kukua»

2017-03-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko martxoa Behinola, udabarriaren hasierako goiz batean, Galdakaoko Mozolloa lozorroan egoan Elexaldeko Andra Mariren hegoaldeko hegalpean. Bat-batean, ene! Kuku-hotsa barruntatu eban Ganguren, Aranzelai, Lekubaso,Upo eta Mandoia aldetik. Itzartu egin zan eta nagiak atera ondoren, badinotso bere buruari: « Etorri jaku kukua». Esakerak dino,«Kukua, Andra Mari martikoetarako ez badator enterrua egin behar jakola»; baina egun batzuk gorago beherako, beti agertzen da eta hemen daukagu aurten be bagileko San Pedroetan Diman bazkaldu eta Afrikarantz itzuli arte, hurrengo urtean barrien barriz etorteko Euskal Herrira. Eta basorik baso dabilenean, kuku-hotsa aterako ez dau ba! Binke. Kukuak, arrautza, bera baino txori

«Poli eta Span», Ainara Artetxe

2017-03-17
Ainara Artetxe AzkuetaBINKE / 2017ko martxoa Poli eta Span Aurreko baten Galdakotik Biberora doan bide batetik ibiltera joan gintzezan. Udabarri atarian egonda, arbolak eta loratuten egoazan, eguzki errainuek gozotute. Halako baten bide bazterrean, elur maluten antza eukien Pol eta Span euki nebazan bidelagun. Udabarriko edurre ete zan? Begiek behin eta barriro igurtzi behar izan nebazan, bidelagun barri hoien presentzie ziurtatzeko. Galbiderik ez neban euki eurek jarraitute, arrasto zurie segiduz goraino heldu nintzan. Oin dala gitxi, Pol eta Spanek 500 urterarteko biziraupena izan ahal dabela jakin dot. Eta zer guruzue esatea, niri edurre asko gustetan jat, baina elur maluta batek ez

«Argazkiak», Ainhoa Soto

2017-03-17
Ainhoa Soto RuizBINKE / 2017ko martxoa Argazkiak Argazkiak. Momentu, bizipen eta oroitzapenen erregistroa, nahi bestetan begiratu ditzakegunak. Argazkiek mundua aldatu zuten. Oraindik ere aldatzen dute. Egun, edonork mugikorrean izan ditzakeen elementu dira, berezitasunetik ohikotasunera igaro direnak, begiekin ikusten dugun errealitatea pantaila batean erakusten dutenak. Photoshopeatutako argazki perfektuak, idilikoak, postureatzekoak, guztiz eraldatutako errealitatea erakusten dutenak, begiekin ikusten ez dugun errealitatea irudikatzen dutenak, 100 saiakeretan azkena. Argazkien makroekoizpen eta kontsumoa. Informazioaren gizarteko fidelenek argazkiak gorde eta gorde, ukituak eman eta eraldatu egiten dituzte, inoiz berriro ikustean momentua bizi izan zutenaren itxura emateko, sareko lagunei momentu perfektu hori erakusteko. Hori da orain argazki

Mikel Larunbe: «Ligatu dodanean, nire merituengaitik izan da»

2017-02-17
Mikel Larunbe, pilotariaBINKE / 2017ko otsaila «Ligatu dodanean, nire merituengaitik izan da» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Ander Arrieta Ezina ekinaz egina esaldia ez zen hutsetik sortu, eta horren adibide da Mikel Larunbe pilotaria. Lesioak, bihotzeko ezustekoak eta lan gogor egin behar izateak ez diotelako ekidin bere ametsa errealitate bihurtzea: pilotari izatetik bizi ahal izatea. Badaki goi-maila gaurko ogi eta biharko gose izan daitekeela. Horregatik ari da uneaz gozatzen, pilotaz gozatzen. Pilota munduan lehenbizikoz klub bereko hiru pilotari Eskuz Binakako Txapelketan. Zer ari da gertatzen Adiskide Pilota Elkartean? Lana ondo egin dabela. Garai horretan gainera Luis Beroizek lan handia egiten eban

«Aratuste zein inauteri»

2017-02-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2017ko otsaila Aratuste zein inauteri jai-garaia garizuma aurreko egunetan ospatzen dogu. Zergaitik? Ba, aiko. Gaur egun daukagun kalendario edo egutegia Gregorianoa dogu. Julio Cesarrek K.a.-ko 46an osatu eban egutegia, 1582an Gregorio XIII Aita Santuak eratu eta kristautu egin eban. Urteroko egutegia hartuz, martiaren ekinoziotik hurrengo ilbetea ikusi eta hurrengo domeka beti izango da Bazko Eguna. Atzerantz bagatoz, aste bete lehenago Erramu Eguna ospatzen da eta berrogei egun lehenago, eguaztenez, hausterreguna eta, jakina, bezpera, aratuste zein inauteri martitzena dogu. Horrexegaitik ospatzen dira jaiok garizuman sartu aurreko egunotan, Eleizaren aspaldiko agindua betetzeko eta urte bakoitzean egun ezbardinetan, ilargiaren

«Itsasoari so», Irune Soto

2017-02-17
Irune Soto AldalurBINKE / 2017ko otsaila Itsasoari so Itsasoa ikustera hurbiltzen naizenean, beste edozein egoeratan burura etortzen ez zaizkidanak etortzen zaizkit. Ez bakarrik itsasoak umezurtz utzitako haurren amak, emakume piratak, edota azal ezberdinetako pertsonen etsipenaz urperatutako paterak, ez. Atzoko olatuekin galdera deseroso bat etorri zitzaidan: ez ote den ulertzekoa bakardadeari beldur patologikoa izatea. Mundu aldrebes honek ematen diguna merezi dugula sinetsita nagoenetik, maitatzearren kobratu egiten dutenak badirela jakitun naiz. Arima eta gorputz biluzien prostituziotik, maitasunaren prostituziora igaro gara, oraindik lehenengoaren kalteak neurtu gabe. Honezkero, gure territorioak kolonia garestiekin markatzen ditugun honetan, sentimenduen merkatuaz hitz egiten hasi beharko genuke ohiko kontzeptu

«Bizkaiera eta sexua», Josu Lezameta

2017-02-17
Josu Lezameta LarrabeitiBINKE / 2017ko otsaila Bizkaiera eta sexua Izenburuan sexua ikusi duzunez, hasi zara irakurtzen. Lasai, amaieran sexuaz hitz egingo dugu; oraindik ez, baina. Bizkaierari buruz hitz egin nahi dizut gaur. Ez dakit euskara zelan ikasi zenuen: umetan ama/aitarengandik, eskola/ikastolan, nagusitan euskaltegian… Ez dakit bizkaieraz edo batuaz egiten ote duzun. Kontua da idatzizko bizkaieraren lekuaz hitz egin nahi dizudala gaur zuri, euskaraz irakurtzen ari zaren horri. Eta zein litzateke leku hori nire ustez? Ba, esaterako, hau, Binken bizkaiera ederrean idatzitako tarteak topatuko dituzu eta batua txukunean ere bai. Baina -bainaren ordua heldu da-, non ez genuke bizkaiera erabili beharko?

Pako Revueltas: «Aktoreak ‘gezurlariak’ gara, ez gezurtiak»

2017-01-20
Pako Revueltas, aktoreaBINKE / 2017ko urtarrila «Aktoreak ‘gezurlariak’ gara, ez gezurtiak» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Herrian artista bikainak ditugula inork ez du zalantzan jartzen. Batzuk ezagunagoak dira, beste batzuk zale mailan ari dira eta beste hainbat ez dira publikoki hain ezagunak izango, baina horrek ez du esan gura maila eskasagoa dutenik. Maila bera ez doa ezagun izatearekin lotuta, norberak landu beharreko ekinarekin baizik. Hilabeteko protagonistak bakar-bakarrik egin du orain arteko ibilbidea, eta bere ibilbidean landutakoak eman dio bere egungo bizimodua antzerti-mundura eskaini ahal izateko aukera. Profesional hutsa da Pako Revueltas (Galdakao, 1971) aktorea. Aktorea diogu horrela hasi zelako

situs togel

situs toto