Antton Irusta: «Usansoloren desanexioak ez leuke Galdakaogaz apurketa ekarri beharko»
Antton Irusta Zamalloa, idazleaBINKE / 2016ko maiatza «Usansoloren desanexioak ez leuke Galdakaogaz apurketa ekarri beharko» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Usansolon eta herriko mugetatik kanpo ere, nork ez du hilabeteko protagonista ezagutzen? Saltsa guztietako perrexila dela esatea ez litzateke astakeria izango eta berak ere onartzen du hainbat proiektutan murgilduta egotea gustuko duela. Gehienek, halere, bereziki haur eta gaztetxoentzako argitaratu dituen liburuengatik ezagutuko dute. Baina Binkerekin beste hainbat esparru izan ditu berbagai. Txapelena baserriaren aurrez aurre itxaron gaitu Antton Irusta (Usansolo, 1963) idazleak, bera jaio zen aspaldiko Txiki Tabernaren baserritik metro gutxira. Harro dio bere garaian euskalgintza eta abertzaletasunaren ikur