Ukrainako bilketa egiteko lokal bila dabil GBGE, eurena txiki geratu baita
ElkartasunaBINKE / 2022ko martxoa Ukrainako bilketa egiteko lokal bila dabil GBGE, eurena txiki geratu baita TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea Ukrainara elikagaiak eta materiala bidaltzeko bilketa hasi eta egun bakarrean txiki geratu da GBGEk Santi Brouarden duen lokala. Horrela ba, denboraldi laburrerako lokal berria eskatu dute elkartekoek. Gainera, jendearen bila ere ari dira, eta etzi eguaztena irtengo da lehenengo kamioia Galdakaotik Polonia eta Ukraina arteko mugara. Astelehenarekin hasi dira Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteko kideak Ukrainara bidaltzeko elikagai eta material bila. Bilketa elkarteak Santi Brouard enparantzan duen lokalean egiten hasi dira, baina egun berean txiki geratu zaie. Horregatik,