Jon Gomez Garai

«Lan erreforma honi ez» lemapean manifestazioa egingo da bihar Galdakaon

2022-02-01
AldarrikapenaBINKE / 2022ko otsaila «Lan erreforma honi ez» lemapean manifestazioa egingo da bihar Galdakaon ARGAZKIA: Efe agentziaTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Bihar, eguaztena, «Lan erreforma honi ez» oihukatzeko manifestazioa egingo dute Euskal Herriko zenbait lantoki eta herritan, baita Galdakaoko Kurtzeko plazan ere, 12:00etan. Urtarrilaren 30ean, domekarekin, ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, Etxaldek eta Hiruk deituta, milaka herritarrek Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko kaleak zeharkatu zituzten Espainiako Gobernuak CEOE patronalarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin adostu duten lan erreformaren aurka. Orain, gehiengo sindikal horrek aldarrikapena lantokietara eta herrietara eramateko deia egin dute biharko, otsailaren 2rako. Horrela ba, Galdakaok ere manifestazioa egingo du bihar,

Pirinioetako Bidean Laina mendia argiztatuko dute Galdakaok eta Usansolok

2022-01-31
Erabakitzeko eskubideaBINKE / 2022ko urtarrila Pirinioetako Bidean Laina mendia argiztatuko dute Galdakaok eta Usansolok ARGAZKIA: Gure EskuTESTUA: Jon Gomez Garai Uztailaren 2an Pirinioetako 300 gailur argiztatu gura dituzte Gure Eskuk eta Kataluniako ANC eta FEEC erakundeek, «nazioarteko komunitatearen arreta geureganatzeko eta herrion autodeterminazio eskubidearen aldeko ekimen deigarri bat egiteko». Gure Esku dinamikak, ANC Assemblea Nacional Catalana eta FEEC Federació d’Entitats Excursionistes de Catalunya erakundeekin batera —eta Omnium Cultural eta Artistes de la Republica elkarteen laguntzarekin—, Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean antolatutako lehen mobilizazio herritarra antolatuko dute uztailaren 2an. Zapatu horretan, Pirinioetako Bidea edo Via Pirinenca deitu dioten ekimena egingo

Alain eta Lucibel: «Bertara iritsi ginenetik ez dugu bazterkeriarik sentitu»

2022-01-31
Alain Bonet eta Lucibel Maria Natera, Venezuelatik etorriakBINKE / 2022ko urtarrila «Bertara iritsi ginenetik ez dugu bazterkeriarik sentitu» TESTUA ETA ARGAZKIA: Beñat Armentia Arriandiaga Juan Bautista Uriarte kalean kokatuta dagoen Hiperoffice dendako langileak dira Alain Bonet (Caracas, 1961) Lucibel Maria Natera (Cantaura, 1976). Venezuelatik etorritako bikoteak orain urtebete ireki zuen denda, eta pozik daude Galdakaon. Zerk ekarri zintuzten Galdakaora? Kasualitate hutsa izan zen. Egia da Alainen kasuan senide euskaldunak dituela, baina ez zen hain justu hori izan Galdakaon bukatzearen arrazoia. Alabak hazteko hormonak behar zituen, eta horrek eragin zuen Venezuela utzi eta Europara alde egin behar izatea. Zaldibarren izan genuen

ZarataK: «Taldea, bere osotasunean, galdakoztarra da»

2022-01-31
ZarataK musika taldeaBINKE / 2022ko urtarrila «Taldea, bere osotasunean, galdakoztarra da» Elene, Aitor, Asier eta Aner galdakoztarrak dira jaio berri den Akëer proiektuaren atzean dauden kideak. ZarataK izenarekin aurkeztu dute haien burua orain arte sare zein eskainitako kontzertuetan, baina Binkeri primiziaz helarazi diotenez aurki dira izenez aldatzekoak. Bi kontzertu, biak Galdakaon. Zer moduz hastapenak? Itzela! Espero baino hasiera hobea izan dugu. Taldekide guztiok haur ginenetik buruan izan dugun asmo bat izan da musika munduan hastea. Bi kontzertu hauek nolabait erakutsi digute zeintzuk izango diren gure ibilbide, poz eta zailtasunak. Eskerrak eman nahi dizkiogu Galdakaoko Udalari horrelako aukerak emateagatik. Nola eman

Herriko argiak 10 iruditan

2022-01-31
Click&ClickBINKE / 2022ko urtarrila Herriko argiak 10 iruditan ARGAZKIAK: Jose Antonio Arandia @clicketaclick Click&Click argazkilaritza elkarte galdakoztarrak hilero gai baten bueltako argazki-erreportajea eskainiko digu Binkeko bi orrialdetan. URTARRILEKO GAIA Argiak

Eguzkibegiko bi mikroipuin

2022-01-31
EuskaraBINKE / 2022ko urtarrila Eguzkibegiko bi mikroipuin Euskararen Nazioarteko Egunean aurkeztu zuen Eguzkibegi Ikastolak, lehenengoz, DBHrako mikroipuin lehiaketa. Ziklo bakoitzerako bina sari izan ziren leihan: Elkar argitaletxean inbertitzeko 50€ko txartela eta mikroipun irabazleak Binken argitaratzeko aukera. Honaxe ba bi ipuin irabazleak! Zorionak! Liburu berdea Uxue Rasche (DBH 1) Atea ireki eta hantxe ikusi zuen alaba. — Gustoko duzu maitea?— galdetu zuen amak.— Ez.— erantzun zuen haserre, eta ohera bota zen. Orduak pasatu ziren eta logelatik noraezean zebilen. Liburuz betetako apaletan zerbait interesgarria zegoen begiratu zuen, baina ez zuen ezer aurkitu. Esperantza galduta zeukanean, liburu marroi zaharren artean, berde intentsu bateko liburu

Montserrat Villamayorren margolanak

2022-01-31
SormenetikBINKE / 2022ko urtarrila Montserrat Villamayorren margolanak Montserrat Villamayor Merino1966, Galdakao Txikitatik izan du marrazkiekin gertutasun handia, baina ez zuen hau sakontzeko asmorik izan duela 20 urtera arte. Torrezabal Kultur Etxean egindako margolaritza ikastaro batek bultzatu zuen arte modalitate hau are sakonago ikastera. Duela lau urte, berriz, Galdakaoko Arte Eskolan hasi eta ordutik bertan dabil ikasle. Hainbat dira erabiltzen dituen teknikak: akuarela, pastela, txinatar tinta, akrilikoa,… baina olioarekin sentitzen da gusturen. Errealismotik gertu dauden irudiak dira orokorrean marrazten dituenak, batez ere erretratuak edo maiz ikusten dituen Galdakaoko paisaiak. Monet edo Sorolla bezalako artistak ditu inspirazio iturri nagusi.

Lapurdi eta Ganekogorta kaleetako espaloiak handitzen hasiko dira

2022-01-31
LanakBINKE / 2022ko urtarrila Lapurdi eta Ganekogorta kaleetako espaloiak handitzen hasiko dira TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Google Maps Adi gaurtik aurrera Ganekogorta eta Lapurdi kaleei, hauek eraberritzeko lanak hasiko baitira, horrek trafikoan eragingo duen aldaketarekin. Zer egingo duten eta lanean zenbat denboraz arituko diren argitu dugu hemen. Astelehen honetan, urtarrilak 31, Ganekogorta kale galdakoztarreko espaloiak handitzen, errepidearen mailarekin parekatzen eta argiteria hobetzen hasiko direla iragarri zuen iragan ostiralean Galdakaoko Udalak. Behin lan horiek aurreratuta dituztela Lapurdi kalekoekin hasiko dira, bertan ere Ganekogorta kaleko ekintzekin hasteko. Obrek iraun bitartean kale hauek itxita izango dira. Hala ere, herritarrak lasaitu gura izan ditu

ARGAZKIAK | Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du

2022-01-27
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa Dozenaka lagun batu dira gaur Galdakaoko Iturrondo plazan, urtarrilaren 19an Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatzeko. Laugarrenez da albiste Mohamed El-bachir, Galdakao parean Ibaizabal ibaian hilik aurkitu zuten 17 urteko argeliarra. Komunikabideek berri honen aurrean izandako hoztasuna salatu, bere senideei samina zein elkartasuna adierazi eta Bizkaiko Foru Aldundiari erantzukizuna eskatu diote azken egunotan zenbait eta zenbait herritarrek, eragilek eta Galdakaoko Udalean dauden zenbait alderdi politikok ere. Gaur berriz, urtarrilak 27, heriotz hori argitzea eskatu dute dozenaka lagunek Iturrondo plaza

Kirol-kartutxoak egiten dituen atala erabat itxiko du Maxam enpresak

2022-01-27
EkonomiaBINKE / 2022ko urtarrila Kirol-kartutxoak egiten dituen atala erabat itxiko du Maxam enpresak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Binkeren artxibotik, 2021eko martxoan egin zuten grebakoa Kirol-kartutxoen atalean 60 langile ditu Maxam enpresak Zuhatzuko lantegian, eta atal hau itxi gura du martxoaren 1ean Rhone Capital multinazional estatubatuarrak. Funts pribatu hau zein den eta atal honen itxieraren atzean dagoena deskubritzen saiatu da Binke albiste honetan. Lehergaien fabrika ezaguna langileen berregituratzea egiten hasi zen iaz Maxam talde osoan, eta plan horrek Galdakaoko lantegiari ere eragingo ziola sumatzen zuen bertako langileen gehiengoak. Sumatzen zuten hori errealitate bilakatu da gaur: lantegian kirolerako kartutxoak egiten dituen atala

Mohamed El-bachirren heriotzaren aurrean adierazpena egin du Galdakaoko Udalak

2022-01-26
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Mohamed El-bachirren heriotzaren aurrean adierazpena egin du Galdakaoko Udalak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Mohamed El-bachir 17 urteko gaztearen heriotzaren aurrean Udalak, bere samina eta elkartasuna adierazteaz gain, bere laguntza eskaini zuela eta bere «eskumenetan dagoen guztia» egingo duela iragarri du alderdi gehienek sinatutako adierazpen honen bidez. Urtarrilaren 19an, eguaztenez, Ibaizabal ibaian 17 urteko Mohamed El-bachir gazte argeliarra hil zen eta horren berri eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak hiru egun geroago, hilaren 22an. Heriotz horrek oihartzuna izan zuen inguruko eta baita Espainiako hedabideetan ere, eta El Correo egunkariak argitaratu zuenaren eraginez «lapurretan ihesi» zioala

«Bidegorria Galdakaora orain» exijitzeko laugarren martxa antolatu dute

2022-01-25
MugikortasunaBINKE / 2022ko urtarrila «Bidegorria Galdakaora orain» exijitzeko laugarren martxa antolatu dute TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Biziz Bizi taldea Galdakao eta Bilbo lotuko dituen bidegorria exijitzeko ekimenaren laugarren edizioa antolatu du zapatu honetarako Biziz Bizi taldeak, Bilbotik Galdakaora. Bizkai «ziklistagoa» egiteko eta erakundeek «agindutakoa betetzea» eskatuko dute laugarrenez datorren zapatuan, urtarrilak 29. Urteko lehenengo bizikleta-martxa izango da hau eta, beste behin, Biziz Bizi ekimenak antolatu du. Bilbo eta Galdakao batuko dituen bidegorri bat «Nerbioi eta Ibaizabaletik premiazkoa» dela oihukatzeko ibilbidea Bilbon hasiko da zapatuan, 11:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren parean, hiriko kale nagusian. Oraingoan baina, aurrekoetan ez bezala, ibilbidea
1 60 61 62 63 64 122

situs togel

situs toto