Montserrat Villamayorren margolanak
Sormenetik
BINKE / 2022ko urtarrila
Montserrat Villamayorren margolanak
Montserrat Villamayor Merino
1966, Galdakao
Txikitatik izan du marrazkiekin gertutasun handia, baina ez zuen hau sakontzeko asmorik izan duela 20 urtera arte. Torrezabal Kultur Etxean egindako margolaritza ikastaro batek bultzatu zuen arte modalitate hau are sakonago ikastera. Duela lau urte, berriz, Galdakaoko Arte Eskolan hasi eta ordutik bertan dabil ikasle. Hainbat dira erabiltzen dituen teknikak: akuarela, pastela, txinatar tinta, akrilikoa,… baina olioarekin sentitzen da gusturen. Errealismotik gertu dauden irudiak dira orokorrean marrazten dituenak, batez ere erretratuak edo maiz ikusten dituen Galdakaoko paisaiak. Monet edo Sorolla bezalako artistak ditu inspirazio iturri nagusi.