Jon Gomez Garai

Abian den «Berria zabalik» kanpainan 41 saltoki ari da parte hartzen

2021-11-25
MerkataritzaBINKE / 2021eko azaroa Abian den «Berria zabalik» kanpainan 41 saltoki ari da parte hartzen TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Berria egunkaria Tokiko merkataritza, euskara eta Berria egunkaria sustatzeko kanpaina hasi da abenduaren 1era bitarte, 1.000€ko zozketa baten bidez. Guztira 41 saltokik eman dute izena, eta sarrera honetan batu ditugun establezimendu guztietan har dezakezu parte. Merkataritza, euskara eta Berria egunkaria sustatzeko Galdakaoko Udalak, Dendari Elkarteak eta egunkariak berak «Berria zabalik» kanpaina iragarri zuten urriaren 27an, Kutxabanken babesarekin. Horrela ba, «merkatari txikien jarduna biziberritzeko eta kalean euskararen presentzia areagotzeko» zozketa bat abiarazi dute abenduaren 1era bitarte. Prentsaurrekoan azaldu zuten egitasmoa, eta bertan

Galdakoztarra zen atzo Portugaleten hildako langilea

2021-11-24
EzbeharraBINKE / 2021eko azaroa Galdakoztarra zen atzo Portugaleten hildako langilea TESTUA: Erredakzioa Atzo Portugaleten teilatu batetik erori eta hildako langilea galdakoztarra dela adierazi berri du Ernaiek. Horregatik kontzentraziora deitu dute zenbait eragilek gaurko, eguaztena, 19:00etan Galdakaon. Azaroaren 23an, Portugaleteko Bailen kaleko bosgarren pisuko etxe bateko teilatuan lanean ari zela, R.P.L. 45 urteko gizona hil egin zen teilatutik erorita. Bravo Lanak SL enpresarentzat lanean ari zela argitaratu zuen atzo Naiz hedabideak, eta teilatuko urak bideratzen dituen zorrotena konpontzen ari zela zehaztu. Galdakaoko Ernai gazte erakundeak hedabideetara bidalitako gutun batean adierazi berri du «orain dela gutxi jakin izan dugu, atzo Portugaleten lan

Oxabik Galdakaon eskainiko du bere itzuleraren lehen kontzertua

2021-11-23
KulturaBINKE / 2021eko azaroa Oxabik Galdakaon eskainiko du bere itzuleraren lehen kontzertua ARGAZKIA: Galder IzagirreTESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga Bi urte geldirik egin ostean, Oxabi talde galdakoztarrak hiru kontzertu eskainiko ditu abenduan, eta lehena Galdakaon: Euskararen Nazioarteko Egunaren harira abenduaren 3an Torrezabalen —gonbidapenak gaur jarri dira eskuragai—. Hala ere, ez da ekitaldi bakarra izango. Hementxe batu ditugu guztiak! Pandemiak behartutako bi urteko geldialdiaren ostean, bueltan da Oxabi taldea, nahiz eta «ardura eta erantzukizunagatik» oxabitarrak kontziente izan diren «gu izan behar ginela agertoki batera igotzen azkenak», esan du taldeak bidalitako oharrean. Baina orain bai, taldeak ohiko duen uda garaitik kanpo bada ere,

Sormenek amaitu du sei eguneko astindua, soka-dantzan

2021-11-21
SormeneBINKE / 2021eko azaroa Sormenek amaitu du sei eguneko astindua, soka-dantzan TESTUA: Xabi Ealo DíazARGAZKIAK: Xabi Ealo Díaz eta Jon Gomez Garai Amaitu da Sormene Galdakaoko sorkuntzen plaza egitasmoaren bigarren edizioa. Gaurkoan, bertsoa, antzerkia, solasa, musika eta dantza izan dira Kurtzeko plazako oholtzan. Argazki galeria, kronikaren amaieran. Goibel esnatu da aroa gaurkoan. Euria goian behean. Zaparradak gora behera, jendea gerturatzen joan da pixkanaka-pixkanaka Kurtzeko plazako karparen epeltasunera. Aurten behintzat, azkenekoz eskaini du Sormeneren karpak epeltasun eta babes hori, izan ere, hasiera guztiek duten moduan, Sormenek ere amaiera eduki du zor, gaur eman baitiote amaiera bigarren edizioari. Ikuskizuna eguerdiko hamabietan hasi

Sormene azken txanpan sartu da aurkezpen, antzerki eta musikaz beterik

2021-11-20
SormeneBINKE / 2021eko azaroa Sormene azken txanpan sartu da aurkezpen, antzerki eta musikaz beterik TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Jon Gomez Garai Eguna hasteko Bizipoza elkartea oholtza gainean izan dugu gaurkoan beraien proiektua aurkeztuz. Arrastian, aldiz, dantza musika eta antzerkia uztartu dira Kurtzeko plazan Elirale konpainiak antolatutako «Oa-huetak» ikuskizunari esker, eta azkenik, sorkuntzen Galdakaoko plazak egunari amaiera emango dio Lapurdiko Diabolo Kiwi taldearen kontzertuarekin, 22:00etan. Gaur, zapatua, Sormenek egunari hasiera eman dio Bizipoza elkarteak antolaturiko lanaren bitartez. Aurkezpena Kurtzeko plazako karpan hasi da goizeko 11:30ean eta bertan egin den ikuskizuna eskaini ahal izateko gure herriko hainbat sortzaile, elkarte eta eragile elkarlanean

Marrazkiek, ipuinek eta musikak hartu dute gaur Sormene

2021-11-19
SormeneBINKE / 2021eko azaroa Marrazkiek, ipuinek eta musikak hartu dute gaur Sormene TESTUA: Unai Sarriugarte LasarteBIDEOA: Binke Eider Eibarren ilustrazio tailerra goizean, Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren ipuin kontaketa musikatua arratsaldean eta Amak taldearen kontzertua iluntzean izan dira gaur Sormeneren osagai, Kurtzeko plazan kokatutako karpa ederrean. Goizeko 10:15etan hasi da ostiral honetako egitaraua. Eider Eibarrek ilustrazio tailerra eskaini die Galdakaoko hainbat ikasleri. Lehendabiziko uneak Eiderren eta umeen arteko hartu-emana izan dira. Bertan Eibar Galdakaoko ikurra den mozoiloa marrazten ibili da. Izan ere, umeek eman dizkioten ideiak erreferentziatzat hartuz mozoilo ezberdinak marrazten joan da, hiru mozoilo marraztu dituelarik. Tailerraren bigarren partea,

Galdakaoko Musika Asteak 30 urte beteko ditu domekatik aurrera

2021-11-19
KulturaBINKE / 2021eko azaroa Galdakaoko Musika Asteak 30 urte beteko ditu domekatik aurrera TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Gaur aurkeztu dute Musika Eskolaren atarian Galdakaoko Musika Astearen 30. urteurrena, domeka honetatik azaroaren 25era bitarte ospatuko dena Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian. Azaroaren 21etik 25era antolatuko du aurten Galdakaoko Maximo Moreno Musika Eskolak bere Musika Astea. Eta ez da edozein Musika Aste izango, hogeita hamargarren edizioa duelako aurten. Urte borobila, eta edizio berezi honetan ez dira kanpoko eta etxeko musikariak faltako. Gaur aurkeztu dute prentsaurrean Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak eta Olaia Parra Kultura zinegotziak Musika Eskolan bertan. Egitarauan, ez dira

Jaialdiaren erdia bete du Sormenek, Ines Osinaga eta Kamikazekin

2021-11-18
SormeneBINKE / 2021eko azaroa Jaialdiaren erdia bete du Sormenek, Ines Osinaga eta Kamikazekin TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaBIDEOA: Binke Gaur, osteguna, iritsi da Sormene jaialdiaren erdira. Goizean zehar Gose taldeko abeslari Ines Osinaga aritu da ikasleekin, eta musika tailerra eskaini die gerturatutakoei. Arratsaldean, aldiz, «Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi» izeneko antzezlana eskaini dute Kamikaz Kolektiboko kideek. Bere azken etapa publiko eta musikalean Gose taldeko abeslari izan zen Ines Osinaga izan da gaurko egunean oholtzara igotzen lehena, eta batxilergoko ikasleei musika tailerra eskaini die. Taula gainean maiz ikusi dugu soinuarekin batera Osinaga. Gaur, berriz, ez du soinua izan soilik lagun.

Dantzari gaztetxoak eta emakume musikariak batu ditu gaur Sormenek

2021-11-17
SormeneBINKE / 2021eko azaroa Dantzari gaztetxoak eta emakume musikariak batu ditu gaur Sormenek TESTUA: Leire Regadas CallejoBIDEOA: Binke Goizean zehar Gari Otamendik dantza landu du Gandasegiko ikasleekin  inprobisazio eta sormenari bide emateko esperimentu baten bitartez. Arratsaldean, ESAS elkartearen eta Galdakaoko Musika Eskolaren eskutik, emakume konpositore eta musikariek hartu dute eszenatokia «Batzen gaituzten balsak» ikuskizunean. Aspertzeko tarterik ez da izan Sormeneren bigarren saioan, egun mugitua izan da goizean goizetik. Gari Otamendi ibilbide luzeko dantzari eta musikariaren eskutik tailer paregabea jaso dute 11-12 urte bitarteko Gandasegiko ikasleek. Nagiak alde batera utzi eta entzumena findu behar izan dute gorputza askatzen hasteko eta sormenari

Pedro Asua galdakoztarraren gorpuzkinak herrira ekarri gura dituzte

2021-11-17
Memoria historikoaBINKE / 2021eko azaroa Pedro Asua galdakoztarraren gorpuzkinak herrira ekarri gura dituzte TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Asua Zamalloa familiarena Pedro Asua galdakoztarra 22 urte zituela fusilatu eta lurperatu zuten Jacako hobi komun batean, 1936ko gerran. Familiak badaki bere senidearen gorpua bertan dagoela, eta Udalarekin batera gorpuzkiak Galdakaora ekartzeko tramiteak hasi ditu. Miliziano aritu zen borrokan, beste askorekin batera, Pedro Asua Zubiaur galdakoztarra 1936ko gerran. Eta 22 urte zituela, atxilotu, heriotza zigorrera kondenatu eta Jacan fusilatu zuten. Bere familiak, urteetan egindako ikerketari esker, badaki Pedro Jacako hilerrian lurperatu zutela, fosa batean. Horregatik, familiaren nahia «gorpua berreskuratu eta bere sorterriko hilerrian

Sormene jaialdiaren jarraipen hurbila egingo du Binkek

2021-11-10
Euskara eta kulturaBINKE / 2021eko azaroa Sormene jaialdiaren jarraipen hurbila egingo du Binkek TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Azaroaren 16tik 21era hartuko du bigarrenez Galdakaok Sormene, sorkuntzen Galdakaoko plaza. Aurtengoak bereziki transmisioa, euskara eta emakumea izango ditu ardatz eta Binkek eguneroko jarraipena egingo dio jaialdiari. Bigarren edizioa beteko du aurten Sormene jaialdiak, azaroaren 16tik 21era bitarte. Eta aurtengoak transmisioa, euskara eta emakumea izango ditu ardatz. Horrela ba, aurtengo egitarauak hamaika tailer, emanaldi, solasaldi eta ikuskizun eskainiko ditu martitzenetik domekara: musika, dantza, antzerkia, zinema, ipuinak, bertsolaritza, komikigintza, literatura… «Euskaraz eta emakumeen eskuak nagusi direla», halaxe azaldu zuten azaroaren 2ko aurkezpenean
1 67 68 69 70 71 122

situs togel

situs toto