Jon Gomez Garai

Andra Mari dantza taldea AEBetako erreportaje batean agertu da

2021-01-30
Euskal kultura AEBetanBINKE / 2021eko urtarrila Andra Mari dantza taldea AEBetako erreportaje batean agertu da, Boiseko Jaialdiaren harira TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Meadows Museum AEBetako Dallas hiriko Meadows arte-museoak gai askotariko bideo-erreportajeak ekoizten ditu astero, eta kulturari buruzko Culture Corner espazioan hiru saio eskaini dizkio Euskal Herriari. Hirugarren bideoa Idaho estatuko Boisen bost urterik behin antolatzen den Jaialdiari buruzkoa izan da. Bertan ateratako irudiak erabili ditu erakundeak erreportajerako, tartean, Galdakaoko Andra Mari dantza taldearenak. Iaz zen ospatzekoa bost urterik behin AEBetako Boise (Idaho) hirian antolatzen den Jaialdia, euskal diaspora protagonista duena eta euskal kulturaren espresio anitzez betetzen den festibal ezaguna.

Ikastoletan «euskaldunon historia erakutsi barik jarraitzen dutela» salatu du Aitzol Altunak

2021-01-27
AdierazpenakBINKE / 2021eko urtarrila Ikastoletan «euskaldunon historia erakutsi barik jarraitzen dutela» salatu du Aitzol Altunak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gureberriak.com Aitzol Altuna galdakoztarrak polemika piztu duten adierazpenak egin ditu Gure berriak hedabidean, berak ikasitako ikastoletan «euskaldunon historia erakutsi barik jarraitzen dutela» kameraren aurrean esan ostean. Gure berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bezala jaio zen, eta «herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea» dela aitortzen du bere webgunean, azken esaldi horri ondoko hau gehituz: «Egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia gara». Helburu horrekin, hainbat argitalpen egiten ditu hedabide honek astero. Azken argitalpena, gaur —urtarrilak

Ibilaldia 2025ean ospatuko da bigarrenez Galdakaon

2021-01-26
Ikastolen jaiaBINKE / 2021eko urtarrila Ibilaldia 2025ean ospatuko da bigarrenez Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Argia Garcia, 2009ko Ibilaldian ateratakoa Galdakaon lehenengoz Ibilaldia jaia 2009an antolatu zuen Eguzkibegi Ikastolak. Bigarrena 2025ean antolatuko duela jakinarazi du gaur, asteartea, Ikastolen Elkarteak. Ikastolen Elkarteak 2023tik 2028ra arteko Ibilaldia jaien antolakuntzak esleitu zituen atzo, astelehena, Bizkaiko Lurralde Batzarrak egindako bileran. Eta gaur jakinarazi du ohar bidez, «bizi dugun osasun larrialdi egoerak ikastolen itxaropenak zapuztu ez dituela» nabarmenduz. Pandemiaren aurreko egoerara aurten «nekez» helduko direla ohartarazi du erakundeak, «baina egoerara moldaturiko jaiak prestatzen dihardugu, eta etorkizunekoak pentsatzen ere bai». Hori horrela, Ikastolen Elkarteak hurrengo sei

Bihar, martitzena, itxi beharko dute Galdakaoko eta Usansoloko tabernek berriro

2021-01-25
Koronabirusaren krisiaBINKE / 2021eko urtarrila Bihar, martitzena, itxi beharko dute Galdakaoko eta Usansoloko tabernek berriro TESTUA ETA ARGAZKIA: Erredakzioa Gune gorrian sartu da Galdakao udalerria berriro, mila biztanleko izidentzia-tasa metatua 562,85era iritsita. Hori horrela, ostalaritzak ateak itxi beharko ditu eta eskola kirola zein taldeko kirola eten egin beharko da egoerak onera egin arte. Bigarrenez sartu dira Galdakao eta Usansolo —udalerria bere osotasunean hartzen du kontutan inzidentzien zerrendak— Covid-19aren kasuen gune gorrian. Horregatik, datorren martitzenetik aurrera —urtarrilak 26— itxi beharko ditu ateak gure herrietako ostalaritzak; eta eskola kirola zein taldeko kirola ezin izango da praktikatu. Bost mila biztanletik gorako udalerrien artean

Juan Hurtado: «Eskrima elkarte bat Usansolon? Zergatik ez! Ez dut inoiz horretan pentsatu»

2021-01-22
Juan Hurtado, eskrimako Euskadiko txapeldunaBINKE / 2021eko urtarrila «Uste baino handiagoa da Euskal Herrian eskrimak duen zaletasuna» Juan Hurtado Pérez1986, Madril Eskrimaren eredu bat da Usansolon bizi den Juan Hurtado madrildarra; eskrimako maisua da RFEEren bitartez eta goi-mailako eskrimalaria izan da hainbat urtez, gaur egun Gasteizko «Sala de Armas de Vitoria» eskolan ari da irakasle. Hamaika txapelketa irabazi ditu Hurtadok, besteak beste: munduko 20 kopa junior kategorian, munduko 10 kopa kategoria absolutuetan eta beste hainbat urrezko domina entrenatzaile lanetan. ARGAZKIAK: Gotzon AlmarazTESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga eta Jon Gomez Garai Ez esan urteko lehenengo elkarrizketatuak ez duenik fokoa beragan jartzea merezi:

Somera ez da beti gazteena izan

2021-01-22
Zamakoaren giroaBINKE / 2021eko urtarrila Somera ez da beti gazteena izan TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Mireia Gezuragaren laguntzaz jasotakoak Galdakaoko Gipuzkoa kalea —Somera izenez ezaguna— ez da beti gazteentzako modako gune izan. Orain 30 urte arte adinekoen tabernak baino ez zeuden bertan, eta gazteak beste inguru batean ibiltzen ziren herrigunean parrandan: Zamakoa kalean. Pub eta gaueko tabernaz beteta zegoen Zamakoa, jai propioak zituen eta kalea itxi egiten zen maiz, jende pilaketengatik. Erreportaje honek garai ez hain urruti horiek gogoratu gura ditu sei lagunekin batera. Gazte askok Somerako giroa betidanik existitu izan dela pentsatu arren, hori ez da beti horrela izan.

Ane Villate: «Erronka bat izan da liburua kaleratzea»

2021-01-22
Ane Villate, idazleaBINKE / 2021eko urtarrila «Erronka bat izan da liburua kaleratzea» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Bere lehen liburua kaleratu du Ane Villate galdakoztarrak: «Billete de ida al país de las maravillas». Egun publizitate agentzia batean lanean dagoen arren, idaztearekin uztartzen du beharra. Lan berri honen nondik norakoak ezagutzeko eta honek zer ekarri dion jakiteko batu da Binke berarekin. Gurasoek hala sustatuta, txiki-txikitatik irudikatu ditu bere buruan istorioak 27 urteko Ane Villate galdakoztarrak. Hala, hamahiru urte zituela ekin zion buruan zuen hori paperean islatzeari, eta gaur arte horretan dihardu. Hau izan da hala ere, bere inguruko guztien

Tximelarre Goikoa zergatik da «Kapi»?

2021-01-22
Aldekoa KapitainaBINKE / 2021eko urtarrila Tximelarre Goikoa zergatik da «Kapi»? TESTUA: Beñat Armentia eta Julen UrrutxurtuARGAZKIA: Espainiako Aire Armada Asko dira Tximelarre edo Tximiolarra Goikoari «Kapi» deitzen diotenak. Bertako jaiak ere Kapiko jaiak dira. Baina, nondik dator izen hori? «Capitán Aldecoa» izenetik. Hala zuen izena lehen Galdakaoko auzo honek, eta erreportaje honetan Aldekoa kapitaina nor zen deskubritu dugu. Askotan garrantzirik eman ez eta jaramonik egiten ez den arren, Galdakaon eta Usansolon aurki daitekeen kale eta auzo orok badu bere izenaren ondotik honen zergati bat. Batzuetan gertakari konkretu baten edota pasarte zehatz baten oroigarri, besteetan aldiz itzal handiko norbaiti gorazarre, edota

Idoia Álvarez: «Euskaraz hitz egitea faltan sumatzen dut hemen, Valentzian»

2021-01-22
Idoia Álvarez Ajuria, Valentziako galdakoztarraBINKE / 2021eko urtarrila «Euskaraz hitz egitea faltan sumatzen dut hemen, Valentzian» Sortzez: Galdakaokoa, Zabalganekoa.Gaur egun: Valentzia hirian.Jaiotza urtea: 1999.Ikasketak: Bioteknologia ikasketak egiten ari da.Zertan dabil: gaur egun Sicue planaren bidez ikasketak amaitzen ari da Idoia Valentziako hirian. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Errutinaz gogaitzen hasia nintzen eta egunerokotasunak neurri handi batean aspertzen ninduen. Aldaketa baten bila nengoela Sicue programan parte hartzea aukera ezin hobea iruditu zitzaidan. Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Etxetik kanpo bizitzera noan lehen aldia da eta horrek dakartzan betebehar berrietara ohitu behar izan naiz. Gainera, oso ezberdina da Galdakao

Izitu egitasmoa: «Ikuspegi eta praktika iraultzailean sakondu nahi dugu»

2021-01-22
Izitu egitasmoaBINKE / 2021eko urtarrila «Ikuspegi eta praktika iraultzailean sakondu nahi dugu» TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Duela gutxi sortutako proiektua bada ere, Hego Uribeko zenbait ekimenentan ibili diren kideek osatzen dute Izitu egitasmo berria, Galdakaon eta Euskal Herrian «itzalita dagoena pizteko» sortua. Euskal Herrian azken 60 urteetan eman den «askapen sozial eta nazionalerako borrokak» indarra galdu duelakoan, indar hori piztera dator Izitu egitasmo berria. Proiektuaren bi arduradun dira Ander Cabrera (1994, Galdakao) eta Gorka Menendez (1986, Galdakao). Zein beharretik sortzen da Izitu proiektua? Gazte talde baten ezinegonetik dator Izitu. Gutariko guztiak gure herri eta auzoetan buru-belarri ibili

Patxiku: «Galdakaoko jaietako irabazleak izatera ohitzen hasi gara»

2021-01-22
Patxiku kuadrila @patxikugaldakaoBINKE / 2021eko urtarrila «Galdakaoko jaietako irabazleak izatera ohitzen hasi gara» GALDERAK: Txipiritak kuadrila @txipiritak Koronabirusa dela eta, 2020an juergarik gabe gelditu ginen. Zelan ikusten dituzue 2021eko juergak? Ez dakigu noiz ipiniko den semaforoa berde, baina dakigun gauza bakarra gogo handiekin gaudela da. Musukoak alde batera uzteko ere gogo ikaragarriak ditugu. Hala ere, egoerak hobetu dezan beharrezkoak dira; beraz, animo gazte, gutxi falta da eta! Aurtengo jaietan —baldin badaude— zein kuadrila iruditzen zaizue aurkaririk zailena? Gazteria oso indartsu dator! Hainbat kuadrila gogotsu ikusten ditugu: Txandapa, Jai & jy, Emon egurre… eta inauterietakoa ikusita, The Kuskas ere aurkari indartsuak

Bideo-joko berria sortu dute Galdakaon, doan eta euskaraz

2021-01-21
KokojokoaBINKE / 2021eko urtarrila Bideo-joko berria sortu dute Galdakaon, doan eta euskaraz TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Kokoak egitasmoa osatzen dute Eider Eibar eta Iskander Sagarminagak, eta egitasmoaren proiekturik handiena aurkeztu dute: haurrentzako Kokojokoa bideo-jokoa, doan eta euskaraz. Kokojokoak erabiltzailearen irudimena piztea helburu duen euskarazko joko interaktibo berria da. Jokoaren oinarria kokoak bilatzea da lau prestaketa jokoren bitartez: «Argia piztu, brotxara jauzi, kitarra-artazia jo, emozioa aukeratu» eta beste lau joko nagusiren bitartez, kukua —bikote jokoa—, oker-ker —segida jokoa—, klix-klax —puzzle jokoa— eta bor-bor —emozioen jokoa—. Jokalariak behar beste denbora har dezake joko bakoitzean, ez baitago denbora tarterik jokoa
1 82 83 84 85 86 121

situs togel

situs toto