«Arte ahaztua», Ane Solis
IritziaAne Solis EnzunzaBINKE / 2021eko martxoa Arte ahaztua Batzuetan galdetzen diot neure buruari zer espero dudan historiatik, hainbeste mendeko zapalkuntzaren ondoren. Argi dut historiaren errelato handi bat gizonek idatzi dutela, baina honek ez du esan nahi haiena denik. Emakumea artearen objektu gisa ulertu da beti, baina, noiztik izan gara subjektu? Debekuak tarteko, emakumea beti aritu da sorkuntzaren bueltan. Are gehiago, gizonen sorkuntza handi gehienen atzetik beti aurki daiteke emakume bat ondoan, edo emakume batek arinago sortutako lan baten kopia huts bat baino ez da hau. Esaterako, Kandinsky abstrakzioaren aita bezala ezagutzen den arren, sortzailea Hilma af Klint da. Zer dela