BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

      2025-07-11
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

      2025-07-11
      0
    • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

      2025-07-11
      0
    • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

      2025-07-11
      0
    • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

      2025-07-11
      0
    • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

      2025-07-10
      0
    • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

      2025-07-10
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-09
      0
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Victor Legorburu alkate galdakoztarra hil zutenetik 45 urte pasa dira

Victor Legorburu alkate galdakoztarra hil zutenetik 45 urte pasa dira

Binke
2021-02-10
1214
0

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: El Correo Español eta ABC (1976)

Franco diktadore espainiarraren garaian Galdakaoko alkate zen Victor Legorburu ETAk erail zuenetik 45 urte pasa berri dira otsailaren 9an.

Victor Legorburu Ibarreche (Galdakao, 1912-1976) alkatea orain 45 urte hil zuen ETAk, 08:00 aldera bere etxetik irten berri zela, Reyes Católicos kalean —gaurko Lapurdin—. Francisco Franco diktadore espainiarrak «jarritako» alkatea izan zen Legorburu, eta 63 urte zituen tiroz erail zutenean. Ezkonduta zegoen eta 20 eta 22 urteko bi seme utzi zituen alargun.

Legorburu 1966tik zen Galdakaoko alkate, eta kargua uzteko hausnartzen omen zebilen —garaiko prentsaren arabera— Caja de Ahorros Municipal de Bilbao banketxeko lanera eta bere anaiarekin zuen inprentara bueltatu ahal izateko. Ordea, ETAk Euskal Herriko alkate faxista guztien dimisioa exijitzeko ultimatuma eman zuen 1975eko azaroa aldera, eta ultimatumaren azken egunean lau etakidek hil zuten alkate galdakoztarra, 1976ko otsailaren 9an. Alkate zenarekin batera, larri zauritu zuten bizkarzain lana egiten zebilen Francisco Ruiz udaltzaina. Bere gain hartu zuen erailketa ETAk, orduko France Press agentziaren arabera.

Francoren gobernuan indar handiko pertsona omen zen Legorburu eta Fuerza Nueva mugimendu ultra-eskuindarreko buru zela esaten zen Galdakaon. Iñaki Anasagasti politikariak bere blogean Victor Legorburu «anti-demokrata ezaguna» eta «guerrilleros de Cristo Rey mugimenduko kolaboratzailea» zela dio. Guerrilleros de Cristo Rey 1970eko hamarkadan Espainian jardun zuen erakunde ultraeskuindar parapoliziala izan zen, indarkeria-ekintza ugari, tartean hilketa zenbait, egin zituena.

Bada, alkate faxistak Francoren gobernuan zuen indarra sarri erakutsi zuen herrian: ospitalea Labean kokatzeko bere influentzia guztiak erabili zituen Durangoren aurka, herriko talde eta pertsona asko Juan Carlos Borboikoaren bisitetan egotera behartzen zituen, Elexaldeko kiroldegia berak eraikitzeko agindua eman zuen, Ganguren Mendi Taldearen sortzaile izan zen beste bi kiderekin batera… Batzuen alde edo kontra egiteko izan, bere eragina nabarmena zen Galdakaon.

Eta eragin hori bitxikerietan ere islatzen zen, esaterako, Galdakaok bi bider irabazi baitzuen Espainiako Conde de Guadalhorce saria. Sari honek espainiar estatuko «herririk politena» saritzen omen zuen. Legorburuk, bere kontaktuak baliatuz, sari horren epaileak Galdakaora etortzea lortzen zuen. Epaileak herrira iritsi aurreko egunetan aldiz, alkateak bere baliabide guztiak jartzen zituen herria edertzeko. Horrela kontatu diote Edu Madina eta Koldo Telleria historian adituak Binkeri: «Epaileak etorri aurreko astean, alkateak herriko horma guztiak margotzen ebazan, arbola barriak landatu, loreontzi handiak jarri… baina hori bai, autoritario eta despota itzela zan».

El Correo Español egunkariak 1976ko otsailaren 10ean argitaratua.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Galdakaoko eta Usansoloko ostalaritzak ateak ireki ahalko ...

Hurrengo albistea

Telegram aplikazioan kanal publikoa sortu du Binkek

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Haur eta nagusientzako hainbat ekintza antolatu dituzte Usansolon Gabonak ospatzeko

    2024-12-23
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Larrabetzuko pilota elkartea Unkinako frontoian arituko da hamar astez

    2023-09-27
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Galdakoztarra zen atzo Portugaleten hildako langilea

    2021-11-24
    Binke
  • Aktualitatea

    WhatsAppeko harpidedunen artean ‘Itzulera’ obra ikusteko zozketa arina egingo du BINKEk

    2025-02-12
    Binke
  • Aktualitatea

    Labeako ospitaleak eta Galdakaoko Udalak elkarlanerako akordioa sinatu zuten

    2022-08-30
    Binke
  • Aktualitatea

    Biharko elkarretaratzea deitu dute ustezko sexu-erasoak salatzeko

    2024-02-16
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

Herrian egiten ari diren lanei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko eta haien lehentasunak eta kezkak jakiteko helburuz...
  • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

    Galdakao
    2025-07-11
  • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

    Galdakao
    2025-07-11
  • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

    Galdakao
    2025-07-11
  • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

    Usansolo
    2025-07-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...