«Bahiketa» aurkeztu du gaur Asel Luzarragak Sormenen, Buenos Airesi «zor zion liburua»
SormeneBINKE / 2020ko abendua «Bahiketa» aurkeztu du gaur Asel Luzarragak Sormenen, Buenos Airesi «zor zion liburua» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Leire Alonso, Aroa Elortza, Kattalin Urrengoetxea eta Idoia Ugaldek «Izotzetan islatuak» liburu-bilduma aurkeztu ondoren, Euskal Herritik kanpo bizitako asko kontatzera etorri da Sormenera Asel Luzarraga bere azken liburuarekin: «Bahiketa». Bere azken liburua aurkezteko, Asel Luzarragak gaur Edorta Jimenez aukeratu du «Bahiketa» lanaren inguruan aritzeko, eta hortxe aritu dira biak Sormeneko oholtzan. Luzarra musikan ibilitako idazle bilbotarra da. Argentinan bost urte eman zituen, eta bertan bizipen garrantzitsu asko gertatu zirenetik, argi izan du Buenos Airesi liburu bat zor