Mutu utzi du Eñaut Elorrietak gaur Sormene, «Irteera argiak» bere azken lana aurkezteko
SormeneBINKE / 2020ko abendua Mutu utzi du Eñaut Elorrietak gaur Sormene, «Irteera argiak» bere azken lana aurkezteko TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaBIDEOA: Binke Eñaut Elorrietak biribildu du larunbata Sormenen, ikusleen hunkidura eta txalo artean. Bere azken lana aurkeztearekin batera, «Irteera argiak», bakarlari gisa egindako beste zenbait lan jo edota abesti zahar baten bertsioa ere egin du. Aski ezaguna da gurean Eñaut Elorrieta. Fisikako ikasketak egin bazituen ere, ibilbide luzea izan du musikagintzan eta euskal kantagintzan, Lugarri taldearekin hasiz, ondoren 1996ko udazkenean Jon Mikel Arronategi Exkixuko baxu-jotzailearekin batera Ken Zazpi sortuz, eta azken urteetan berriz bakarlari gisa arituz. Hainbat izan dira urte