Zaporeak: «Moriako sukaldearen kostua bikoiztu egin da»
Aritz Uriarte eta Iraitz Barandiaran, Zaporeak proiektuko kideakBINKE / 2020ko urria «Moriako sukaldearen kostua bikoiztu egin da» TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIA: Jon Gomez Garai Iraitz Barandiaran eta Aritz Uriarte Lesboseko Moria kanpamenduan Zaporeak proiektuaren bitartez egon den bikote galdakoztarra da. Aurten, errefuxiatuei elikagai duina eskaintzeaz arduratu dira. Zaporeak proiektuak irailaren 25,26 eta 27an janari bilketa erraldoia proposatu zuen Euskal Herri mailan eta Galdakaok ere horretan parte hartu zuen. Horren ardura eraman zuten Iraitz Barandiaran eta Aritz Uriarte galdakoztarrek eta herritarren borondatea agerian geratu zela adierazi diote Binkeri, 5.925 kilo batu baitziren herriko bilketan. Bikote galdakoztarra 2016tik janari banaketak egiten ibili