Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak Sormenera
SormeneBINKE / 2020ko abendua Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak Sormenera TESTUA: Beñat Armentia ArriandiagaBIDEOA: Binke Egungo musika egiten duten emakume gazteen solasaldian aritu direnak dira jarraian oholtzara berriz igo direnak, baina euren lanak jendarteari erakusteko. Lehena, Larrabetzuko Barcena ahizpek sortutako J Martina trap taldea izan da. Emakume sortzaile euskaldunek egungo kantagintzan duten lekuaren inguruko solasaldia behin bukatuta, mahi-inguruan parte hartu duten hauen emanaldien txanda izan da ondoren. J. Martina taldea izan da kantatzen lehena, eta soinu elektronikoz beteriko kanta berritzaileak eskaini dituzte. Kattalin Barcenak, Ane Barcenak eta Javi Jorajuriak osatzen dute J. Martina taldea. Larrabetzuko bi ahizpek izan