Herri-lurrak, herriaren sostengu
Eduren pasarte historikoakBINKE / 2020ko urria Herri-lurrak, herriaren sostengu TESTUA: Edu Madina EtxebarriaARGAZKIA: Edu Madinaren artxiboa Erdi Arotik, Galdakao sortzearekin batera, gure ekonomia eta beharrizanen sostengu nagusiak gure mendi komunalak zein baso zuhaiztiak izan dira. Eta horretan, herri-lurrek—«exidoek»— eta egurbideek garrantzia handia izan dute —Legazpiko haranean «Goiburu» izenez ezaguna—. Lehengoak herriaren gastuei aurre egin ahal izateko eta bigarrenak auzokideen etxeen beharrizainei aurre egiteko. Gaur ordea, lehenengoaz berba egingo dizuet, herri-lurrez, eta bestea bertan idatziko dudan hurrengo aldirako. Herri-lurrak —hau da, herriaren lursail komunalak— normalean haritzez beteta egoten ziren, eta hauen adarrak ikatza egiteko saltzen ziren. Bertatik jasotako etekinak herriak zituen